Mikroerabakiak eta makropolitikak lan merkatuen krisialdian

AutorFélix Gerenabarrena
CargoZerbitzuen Ikuskaritza Teknikaria, UPV/EHU
Páginas209-222

Page 211

Edozein gertakizun aztertzerako orduan, denborak ematen duen ikuspegia oso garrantzitsua da. Ekonomiaren ibilbidea aztertzen denean denboraren iraganak eredu ekonomikoak eta behin behineko data estatistikoak osotasun baten barruan ipintzen ditu, zentzua emanez lehen unean alkarrekin zerikusi gutxi zituzten teoriak, praktikak eta sinismenak.

Ekonomiaren ulermen sakon bat izateko ikuspegi historiko bat izan behar da. Azalpen pertsonal batekin argituko dut puntu hau. 2007 urtean, apirilean hain zuzen ere, Harvard Unibertsitatean ikastaro bat egiten nengoala, Bruce Patton irakasleak adierazpen harrigarri bat egin zigun. Bere ustez, ziklo ekonomikoa bukatzear zegoen. Estatu Batuek, ekonomia kapitalistaren bermatzaileak, aurretik ezagutu gabeko konfidantza krisia jasatzen ari ziren bere ustez. Beraien baloreak eta jokabide ekonomiko ortodoxoa galdu egin zirela aldarrikatu zuen. Euskal Herrira bueltatu nintzanean finantza merkatuetan lan egiten duten ekonomilari batzuekin hitz egin nuen eta kontatu nien zikloa amaitzen zegoala. Bate ere ez zion garrantzirik eman. Hurrengo urtean, 2008ko Espainiar Parlamenturako hauteskundeetan behin eta berriro orduan Ekonomia ministro zenak krisialdia zetorren aztarnarik ez zegoela mantendu zuen.

Baloreak, sinismenak eta jendearengan duten eragina ekonomiaren politikak aztertzea nahi dut artikulu honetan. Ekonomiaren krisialdiak ez die kalte berdina egin norbanakako guztiei. Badago zer ikasi gertatutakotik, badago zer aldatu. Politikak hartzen dituztenak erantzunkizun bat dute, alde batetik egin ez dutenaren eraginak beraiengan hartzeko eta bestetik, etorkizunean antzeko zerbait gertatu ez dadin erabakiak hartzeko. Norbanakakoek ere zerbait ikasi beharko lukete. Artikuluan bukatzerakoan uste dut giltz batzuk emango ditudala horretarako. Eta bitartean taldeen jokabidea ere aztertuko dut, gutxienez erakusteko talde organizatuen azpitik eta finantzar interesen bitartean, sinismen ekonomiko bat sortu izan dela eta sinismen horrek zuen indar mitikoaren ondorioz, uholde batek bezala jende asko pilatu eta herrestatu egin dituela.

1. Mikroerabakien garrantzia

Robert Lucas, 1995ko Nobel saridunak modu esan nahitsuan laburbildu zuen ekonomilarien artean bizi zen konfidantza: «Ikuspegi praktiko batetik, ekonomiaren behealdien aurrikuspenaren arazo nagusia konponduta dago». Beraz, ziklo eko-

Page 212

nomikoaren izaera ezagutzen zutela eta edozein momentutan tentsioak nabarmentzen baziren, neurri egokienak hartzeko gaitasuna zutela esan nahi zuen Lucasek.

Lucasen adierazpenak bazuen oinarria. Alan Greenspanen egonaldia, 1987tik 2006ra arte, lorpen garrantzitsuz beterik zegoen. Bere egonaldian (1987-2006) inflazioaren bataz bestekoa ehuneko 3 izan zen Estatu Batuetan eta langabezia ehuneko 5.6a izan zen bataz beste. Honez gainera, bakarrik atzeraldi bi gertatu ziren bere garaian, biak ere laburrak eta xamurrak. Greenspanen helburua ekonomiak aurreko hamarkadetan hazkundearen aurkako joera biak moteltzea zen, inflazioa eta langabezia.

  1. Grafikoa

    [VER PDF ADJUNTO]

    Page 213

  2. Grafikoa

    Inflazioaren eboluzioa Espainiar Estatuan

    [VER PDF ADJUNTO]

    Page 214

    Finantza merkatuen pisua ekonomiaren osotasunean gehituz joan da azken urteotan. 70 hamarkadatik aurrera ekonomiaren hazkundeak aurre egin behar izan dio produktibitatearen jeitsiera garrantzitsu bati. Estatu Batuetako gizartean errenten banaketak, hori dela eta, aldakuntza jasan behar izan du. Bigarren mundu guda osteko ekonomiaren hazkundea balore batzuetan oinarritzen zen, batez ere aurresteko joeran eta gizarteak orokorrean lortzen zituen onuretan. Beraz, efektu bi gero ta indartsuago nabaritzen hasi ziran ameritar ekonomian: produktibitatearen murrizpenak zekarren soldaten hazte geldoa eta gizarteak sortzen zituen onurak gero eta neurri zorrotzagoan goi mailako taldeetara zihoazten. Dean Bakerrek azaltzen dauan lez,

    1980 eta 1995 bitartean langile amerikarren benetako soldatak ehuneko 0.9 jaitsi ziren. Diru sarreren eskalan behekaldeko mailetan zeuden langileentzat egoera oraindik larriagoa zen. 30 garren perzentilean zeuden langileak beraien siru sarrerak 2.7 ehuneko murriztuta ikusi zituzten beraien soldatak, inflazioaz zuzendu ondoren. Garai honetan 10garren perzentilean zeuden langileen benetako soldatak ehuneko 7.5 jaitsi ziren3.

    Mugimendu guzti hauek gizarte amerikarrean zeuden arriskuarekiko sinismenak eta lanarekiko baloreak aldatu egin zituzten. Ondorio zuzen bezala,

    Estatu Batuetako ekonomia, gero eta gehiago, produktibitate aurrekuntzak eta ondasun zabal batean baino zerbait asko onbidetsuan oinarritzen hasi zen. Epe laburrean onurak izateko, funtsezko erakundeak jasan ezineko politiketan eta apustu arriskutsuetan oinarritu ziren. Laburbilduta, puspuloetan harrapatuta aurkitu ginen4.

    Azpimarratu nahi nukena da, ekonomiaren murgiltze prozesuak denboran zehar gizarteak dituen baloreak moldatu egiten dituela, aldatu. Beraz, ekonomia kapitalistaren azpiprozesu bat sortzen hasten da, berriro ere, sortutako ideologiak ekonomiaren itxura osotasunean aldatzen duelarik. Beraz, nabaritzen da, prozesu ekonomikoak, produktibitateak eta soldaten eboluzioak eragina dutela agente ekonomikoen erabakietan eta erabaki hauek orokorrean hartuta azpimailako ideologi edo sinismen sistema bat sortzen laguntzen dutela.

    Ikuspegi sozioekonomiko hau deskribatzen saiatu zen bere garaian Hyman Minsky. Aldaketa ekonomikoen azpitik, lege edo eredu psikologiko baten murgiltze prozesu bat ikusten zuen. Minskyren esanetan, prozesu ekonomikoak hiru ezaugarri nagusi ditu:

  3. Ekonomiaren hazte prozesu baten, jendearen jarrera arriskuarekiko aldatu egiten da.

  4. Zenbat eta luzaroago garai onak irauten duten, hainbat eta gehiago jendeak estrategi arriskutsuak ontzat hartzen ditu.

    Page 215

  5. Jende kopuru zabal batek arrisku haundiko estrategia hartzen badu, ez uste txikiek eragin erraldoiak izan ditzakete

    Interesagarria da ikustea, nola prozesu honetan partaide diren gizarte klase guztietako kideak. Minskyren eredua, beraz ez da dialektikoa. Eta ez hori bakarrik, nolabait ezaugarri arkaikoak ditu, zeren eta gizartea osotasunean hartzen du, norbanakakoek sistemaren barne duten funtzio edo rolen gainetik. Minskyk hiru une bereizten ditu ekonomiaren garapenaren eta arriskuarekiko joera kontuan hartuta:

  6. Esparru finantzak (Hedge finance): Une honek hiru ezaugarri ditu:

    1.1. Norbanakakoek azken rezesioaren oroitzapen biziak mantentzen dituzte.

    1.2. Etorkizuneko diru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR