Ordaindutako zaintza lanen inguruko hausnarketa: Eaeko Kasua

AutorMertxe Larrañaga; Yolanda Jubeto
CargoEkonomia Aplikatua I; Euskal Herriko Unibertsitatea
Páginas119-136

Page 119

1. Sarrera

Guzti-guztiok gure bizitzaren zehar besteen beharra dugu, norbaitek zain-tzen gaitu jaio eta gero, zahartzen garenean eta jakina baita gaixotzen garenean edo ezintasun nahiz fisiko nahiz piskikoren bat daukagunean. Beraz dependen-tzia ez da salbuespena edo istripu bat, gizaki guztion berezko ezaugarria da. Eta gutariko askok zainduak izateaz gain zaindu egiten dugu eta zaintzen ditugi ba-tez ere gure ingurukoak: umeak, gurasoak etabar. Zaintzak guztiz beharrezkoak dira gizarteak eta ekonomiak funtzionatuko badu. Luzaroan, mende askotan, zaintza lan hauek ez zuten eztabaida handirik sortzen, lanaren zatiketa sexual klasikoa bizirik zegoen bitartean emakumeek, gehien bat etxeko andreek, ber-matzen zituzten eta. Hau da laurogeiko hamarkadararte emakume gehienak arlo pribatuan aritzen ziren jardunaldi osoan, gizonak arlo publikoan aritzen ziren bitartean. Eta emakume horiek, oso esker publiko eta sozial eskasaren truke fa-miliako umeak, gurasoak, beste senitarteko batzuk, gaixoak etabar zaintzen zi-tuzten. Eta zaintzen zituzten baita etxeko gizonezko helduak ere eta zaintza hauei esker gizon heldu horiek merkatuan jardunaldi osoko enpleguetan lan egi-teko askatasuna lortzen zuten. Hortaz, etxeko lanak eta zaintza lanak bermatuta zeudelari esker, «homo economicus»a , hau da gizonezkoa independente, arra-zional eta autonomo gisa irudikatu ahal izan du ekonomia diziplinak. Baina, gi-zartearentzako debaldeko lana izan bada emakumeentzako ez da inoiz doakoa izan eta kostuak maila diferenteetan neurtu daitezke: dirutan, denboran, ener-gian, egonezinean...

Ordaintzekeko lan hauek ekonomiak ez ditu inoiz aintzakotzat hartu, ekonomia ofiziala bakarrik merkatutik pasatzen denaz arduratu baita eta merkatu-ratzen dena bakarrik sartzen baita Kontabilitate Nazionalean. Beraz, lan hauek ez dira sekula kontatu eta kontatzen ez dena ez da. Baina ekonomia ofizial honen alboan badaude bestelakoak, batzuk kontabilizatzen ez direnak, beste ba-tzuk kontuan hartzen ez direnak, badaude baita ilegalak eta debekatuak ere. Ekonomia ez-ofizial hori negazioz definitzen da eta negazioz definitzen diren beste kontzeptu askoren antzera bere ezaugarrietariko bat aniztasuna da. Eta aniztasuna ekonomia honi buruz hitz egitean erabiltzen diren termino ugarie-tan islatzen da: ekonomia informala, ekonomia urperatua, lurpeko ekonomia, ekonomia paraleloa, ekonomia beltza, ezkutuko ekonomia... Ba ekonomia guzti horietatik ezkutatuena ekonomia domestikoa da inolako zalantzarik gabe, hau Page 120 da, etxean eta etxekoentzat egindakoa. Eta oso ekonomia berezia da ez baitu merkatuko logikarekin funtzionatzen.

XX. mendeko azken bi hamarkadetatik hona aldaketa sozial asko eman dira bi besterik aipatuko ez ditugun arren: alde batetik emakumeak lan merkatuan sartu dira eta honek lanaren zatiketa sexuala aldatu egin du eta pixkanaka jardu-naldi osoko etxeko andreak desagertzeko joera nagusitzen da gizarte gehienetan. Honek jakina ez du esan nahi etxe barruan betetzen ziren lanak desagertu dire-nik edo desagertuko direnik. Hori bai, emakumeen parte-hartze publikoa han-ditzean zaintza lanen inguruko eztabaida piztu egin da.

Bestalde, bizi-itxaropena jaiotzean luzatu egin da eta gaur adibidez EAEn azken datuen arabera gizonezkoen bizitza itxaropena 77 urtetakoa da eta emaku-mezkoena 84 urtetakoa eta orain dela 30 urte 70 eta 77koa zen1. Hau, besteak beste, osasunean, elikaduran eta higienean emandako aurrerapenen ondorioa da eta hobeto bizi garen seinale ere bai baina urte gehiago bizitzean urte gehiagotan besteen dependente izango garen seinale bezala ere har daiteke.

Emakumeen parte-hartzea merkatuan zabaldu eta nagusitu izanak nahitana-hiez aldaketak eragin ditu etxeko lanak egiteko eta kudeatzeko moduan. Baina emakumeen merkatuko lana nagusitu den arren herri askotan eta bereziki Europako hegoaldekoetan, ez da aldaketa publiko nabarmenik eman, hau da, aldaketa sozialei ez zaie behar bezalako erantzun publikorik eman eta askotan fami-liak zaintza lanak bermatzea euren kontua, kontu pribatua bezala bizi izan dute. Eta zaintza beharrei aurre egiteko estrategia pribatu ezberdinak ikusi izan ditugu, hiru batez ere: batzutan emakumeen presentzia bikoitza deitzen dena, hau da, fa-miliako emakumeek bateratzen dituzte bai merkatuko eta bai etxeko lanak. Jane Lewis-ek (2001) dioen bezala, lehen estrategia honek emakumeen prekaritate la-borala ekarriko du «soldata bien»eredu honi «zaintzaile bien» eredua eransten ez zaion bitartean. Beste batzuetan familiara jotzen dute eta familia zabaleko lagun-tzari esker egiten dute aurrera. Eta azkenik, beste askok ahal den neurrian etxeko lanak eta zaintza lanak kanporatu egin dituzte, merkaturatu. Hori bai merkatu-ratzeak ez du sexu aldaketarik ekarri eta soldata baten truke zaintza lan pribatuak eta etxeko lanak egiten dituztenak emakumeak izaten jarraitzen dute.

2. Zaindutakoak eta zaintzaileak

Hiru dira, batik bat, zaintza behar nabarmenak dituzten taldeak: umeak, ezinduak eta zaharrak. Jakina ezugarri hauek ez dira independenteak eta ezinta-sunak dituzten haurrak egon badaude eta zer esanik ez ezintasunak dituzten adi-nekoak ere asko dira. Page 121

Umeei dagokienean begibistakoa da ume kopurua jaitsi egin dela. Honela EAEn orain dela 30 urte ugalkortasun indize sintetikoa 2,7koa zen eta 2006an 1,2koa. Baina nahiz eta ume gutxiago izan honek ez du esan nahi umeen zaintza lanak jaitsi egin direnik. Askoren ustez alderantzizkoa gertatu da eta horrela da arrazoi ezberdinagatik. Kontuan izan behar dugu haurtzaroaren limiteak eten-gabe aldatzen direla eta herri pobre askotan haurtzaroa benetan motza bada ere (ez da harritzekoa hainbat tokitan umeak hamar urte bete baino lehen lanean ikustea), gure inguruan luzatu egin da eta honen adibidea derrigorrezko hez-kuntza 16 urterarte luzatu izana da. Bestalde, gurpilezko trafikoa dela, espazioen banaketa dela eta hirigintza eredua dela eta hirietan umeen kontrako giroa sortu da eta ez dugu ahaztu behar Europan ume eta gazte gehien gehienak, %75 in-guru, hirietan bizi direla. Guzti honek umeen dependentzia areagotu egin du. Gainera familiak txikitu egin dira, hortaz, umeen ardura pertsona gutxiagoren gain jauzten da. Arrazoi hauek direla eta umeek zaintza gehiago, zaintza hobeak eta urte gehiagotan behar dituztela esan genezake.

Ezintasuna dutenen inguruan INEk 2008an argitaratu duen inkestaren arabera, EAEn ezinduen artean emakumeak gehiengoa dira, %60 eta 1. irudian ikusten den bezala EAEko familien %19tan ezintasuna duen pertsonaren bat edo gehiago bizi dira.

  1. irudia

    Familiak ezintuen arabera EAEn 2008

    (Gráfico en Documento Pdf) Page 122

    Hori bai, ezintasuna eta zahartzaroa bereiztuz gero, 2. irudian ikusten den legez, merkatuan aritzeko adina dutenen artean gizonak emakumeak baino gehiago dira eta 65 urtetik gora berriz emakume gehiago dago bai populazioan emakume gehiago dagoelako eta baita gaixotasun gehiago dauzkatelako ere.

  2. irudia

    Ezintuak adinaren arabera EAEn 2008 (mila pertsona)

    (Gráfico en Documento Pdf)

    Ondorengo grafikoak, 3. irudiak, agerian uzten du emakume eta gizonen zatiketa sexuala ezintasunetan ere islatzen dela: lan istripu, trafiko istripu edo gaixotasun laboraletan gizonak nagusitzen dira eta istripu domestikoetan berriz emakumeak2.

    Zahartzaroari dagokionez, ez dugu inolaz ere nahi zahartzaroa eta depen-dentzia identifikatu ez baitira gauza bera. Adinekoak gero eta kopuru handia-goan zaintzaileak dira, hiloben eguneroko eta debaldeko zaintzaile bihurtzen baitira maiz.

    Aipatzekoa da baita gizonen parte-hartzea zaintza lanetan eta etxeko lanetan asko handitzen dela jubilazioa eta gero: emakumeen parte-hartze altuena etxeko lanetan 35 eta 59 urte bitartean ematen bada %96ko jarduera tasarekin, gizonezkoetan parte-hartze altuena 60 urtetik gorakoetan ematen da, %74ko tasa-rekin3. Gainera aurrerago aipatu dugun legez bizi-itxaropena luzatu egin da eta luzapen honekin dependentziarik gabeko bizitza ere luzatu egin da. Baina ezin dugu ukatu gaixotasun eta autonomia arazo batzuk zahartzaroari erabat lotuta daudela. Gainera, emakumeen bizi-itxaropena gizonena baino handiagoa de-nez, zahar dependenteen artean emakumeak gehiengo nabarmena dira. Popula-zioaren zaharkitzeak eta adinekoen zaintzak long-term-care deiturikoaren arazoa sortzen du, hau da, epe luzeko zaintzena. Page 123

  3. irudia

    Ezintuak jatorriaren arabera, mila pertsona, 2008, Espainia

    (Gráfico en Documento Pdf)

    Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Sailak (2007) egindako ikerke-taren arabera, zaindutako adinekoen gehienak, %66, emakumeak dira eta la-guntza jasotzen dutenen feminizazioa areagotu egiten da zenbat eta zaharragoak izan (80 urtetik gorako zainduen %74 emakumeak dira) eta gizonekin, noski, alderantzizkoa gertatzen da. Zainduen ia denak, %96ak, gaixotasunen bat dute edo tratamenduren bat hartu beharra daukate. Mendekotasun-egoeran dauden adineko gehienek (%87) laguntza behar dute etxeko lanak egiteko eta egune-roko jarduerak betetzeko (%81). Eguneroko zaintza pertsonalerako (garbitu, jan...) laguntza behar dutenen portzentaia nabarmen baxuagoa da, %52.

    Arreta zaintzaileengan jartzerakoan orain aipatutako Etxebizitza eta Gizarte Sailak (2007) argitaratutako ikerketa hartuko dugu oinarritzat. Azterketa hori ez da zaintzaile guztien gainekoa adinekoak zaintzen dituztenen gainekoa baizik. Dena den klabe interesgarriak ematen dituelakoan gaude. Zaintzaileen profilari Page 124 dagokionez, gehienok susmatzen genuena berresten da: profil tipikoa femeni-noa, erantzukizun handikoa eta familiakoa da. Eta horrela da zaintzaile guztien %77 emakumeak direlako, bakarrik %27k emandako laguntza bigarren mai-lakotzat har daitekeelako eta erantzuleen %86 zaindutakoaren senitartekoak di-relako4.

    Gainera zaintzaileen %37k egunero eta «egun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR