Udal Ekonomiko-Administratibo Auzitegien IX. Topaketa

AutorJulia Madrazo Lavín
Páginas16-18
UDAL EKONOMIKOADMINISTRATIBO
AUZITEGIEN IX. TOPAKETA
Ekainaren 12an eta 13an egin zen Bilbon Udal Ekonomiko-Administra-
tibo Auzitegien IX. Topaketa Bizkaia Aretoan (Euskal Herriko Unibertsitateko
Paraninfoa). Antolatzaileak Bilboko Udaletxeko Udal Ekonomiko-Adminis-
tratibo Auzitegia eta UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskola izan
ziren. Estatuko zenbait udalerritako auzitegietako (Euskal Autonomia-Erkide-
goko hiru hiriburuak, A Coruña, Bartzelona, Burgos, Cartagena, Castelló de
la Plana, Xixon, Granada, Las Palmas Kanaria Handikoa, L’Hospitalet de Llo-
bregat, Lugo, Madril, Mostoles, Ourense, Oviedo, Mallorcako Palma, Ponte-
vedra, Pozuelo de Alarcon, Sevilla, Valentzia eta Vigo) ordezkariak bertaratu
ziren.
Ekonomiko-administratibo erreklamazioak ebazten dituzten udal auzitegi
edo organoen jatorria Toki Gobernuaren Modernizaziorako Neurriak onartzen
dituen 57/2003 Legea da, eta herritarrek zergen aplikazio, zerga-zigorren inpo-
saketa eta borondatezko aldian zein premiamenduan diru-bilketaren kudeaketa-
ren egintza eremuan aurkezten dituzten erreklamazioak ezagutu eta ebazten di-
tuzten organo espezializatuak dira.
Udal Ekonomiko-Administratibo Auzitegien funtzionamendua independen-
tzia eta doakotasun printzipioetan oinarritzen da. Horiek aurkeztutako errekla-
mazioak aztertu eta ebazterakoan gaitasun tekniko eta objektibotasunaren alde
egiten dute, zergapekoen eskubideen defentsa bizkortuz.
Era horretako udal organoak ezarri direnetik, Estatuko zenbait hiritan egin
dira topaketak intereseko gaiak aztertzeko bai eta dituzten funtzioekin erlaziona-
tutako esperientziak elkarren artean jartzeko.
2014an Bilboko auzitegia izan da jardunaldien ostalaria eta antolatzai-
lea UPV/EHUko Lan Harremanen Eskolarekin batera, azken horren parte
hartzea egokitzat jo baita jardunaldioi eduki akademiko nabarmena eman,
erakunde publiko baten ekarpenaren balioa jarri eta ekintza publikoaren zu-
zentarau gisa herritarren defentsa azpimarratu ahal izateko. Horrela, jardunal-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR