Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) eta Enpleguko Pentsio-Funtsek Kapital Arriskuan egiten duten inbertsioa

Autor:Rosa M.ª Ahumada Carazo, Ainhoa Goienetxea Murgiondo
Páginas:302-335
RESUMEN

Este trabajo analiza la inversión en Capital Riesgo de los Fondos de Pensiones y las Entidades de Previsión Social de la modalidad de empleo. Para ello, en primer lugar se describen las características del Capital Riesgo como inversión para seguidamente indagar sobre las demandas de estas instituciones a la hora de invertir. Esto nos lleva a una serie de conclusiones que son contrastadas a través ... (ver resumen completo)

 
EXTRACTO GRATUITO
L H/34 (2016-I) (302-335)
ENPLEGUKO BORONDATEZKO GIZARTE
AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEEK BGAE
ETA ENPLEGUKO PENTSIOFUNTSEK KAPITAL
ARRISKUAN EGITEN DUTEN INBERTSIOA
R M.ª A C
Unibertsitateko Irakasle Titularra (UPV/EHU)
A G M
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua eta Enpresa Zuzendaritza Berrikuntza
eta Nazioartekotzearen ikuspegik Masterra
DOI: 10.1387/lan-harremanak.16576
ABSTRACT
Lan honetan Enpleguko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek
(BGAE) eta Enpleguko Pentsio-Funtsek Kapital Arriskuan egiten dituzten inber-
tsioak ikertzen dira. Horretarako, lehendabizi Kapital Arriskuaren ezaugarriak des-
kribatzen dira, jarraian erakunde hauek inbertitzeko orduan dituzten eskaeretan
sakontzeko. Lan honetatik hainbat ondorio atera dira, eta hauek Borondatezko Gi-
zarte Aurreikuspeneko Erakunde eta Espainiako Pentsio-Funtsen Gestoretako Inber-
tsio Zuzendariei eginiko inkestetan oinarrituz burututako analisi kualitatibo baten
bitartez kontrastatzen dira.
Hitz gakoak: Kapital Arriskua, Enpleguko Pentsio-Funtsak, Enpleguko Boronda-
tezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE).
Este trabajo analiza la inversión en Capital Riesgo de los Fondos de Pensiones
y las Entidades de Previsión Social de la modalidad de empleo. Para ello, en primer
E B G A E (BGAE)
 E P-F K A    303
L H/34 (2016-I) (302-335)
lugar se describen las características del Capital Riesgo como inversión para seguida-
mente indagar sobre las demandas de estas instituciones a la hora de invertir. Esto
nos lleva a una serie de conclusiones que son contrastadas a través de un análisis de
tipo cualitativo, basado en encuestas a los Directores de Inversiones de las principa-
les Gestoras de Fondos de Pensiones en España y de Entidades de Previsión Social del
País Vasco de la modalidad de empleo.
Palabras clave: Capital Riesgo, Fondos de Pensiones, Entidades de Previsión Social
Voluntarias.
This paper analyzes the investment in Venture Capital that Employment Pen-
sion Funds and Employment Voluntary Provident Societies, known as EPSV, the
characteristics of Venture Capital as an investment are described, to afterwards in-
quire about the claims of these institutions when investing. This leads to a number
of conclusions that are contrasted through a qualitative analysis based on surveys of
Investment Directors from Pension Funds in Spain and Voluntary Provident Socie-
ties in the Basque Country.
Keywords: Venture Capital, Private Equity, Employment Pension Funds, Employ-
ment Voluntary Provident Societies (EPSV)
L H/34 (2016-I) (302-335)
1. Sarrera
Boron datez ko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde eta P entsio-Fun tsen
BGAE eta PF aurrerantzean, inbertsioen barne aurkitzen den Kapital Arriskua-
ren analisiarekin hasteko, aipatutako babes sozialeko instrumentuak gizarte au-
rreikuspen osagarriaren testuinguruan kokatu behar dira.
Gure herrialdean, Espainiako Konstituzioa da babes sozialaren erreferen-
tziazko markoa. Bertan ez da babes sozialaren1 kontzeptua azaltzen, bai ordea
Gizarte Segurantza, Osasun-Laguntza eta Osasunarena. Hain zuzen ere, III. Ka-
pituluan «Politika Sozial eta Ekonomikoaren gida oinarriez», 41. artikuluak on-
dorengoa dio2: «Botere publikoek hiritargo guztiarentzat giza asegurantza dela-
koaren erregimen publiko bat mantenduko dute, beharrizan egoeretan laguntza eta
giza prestapenak garantizatuz eta batez ere enplegu ezaren garaian. Laguntza eta
gehigarrizko prestamenak libreak izango dira»3. Hori dela eta, babes soziala hiru
sistemetan antolatzen da, sistemaren hiru pilareak4 bezala ezagutzen direnak.
Lehenengo pilarean Gizarte Segurantza barneratzen da, hau da, pentsio
publikoen sorrera. Bere baitan oinarrizko maila eta kontribuzio maila daude.
Oinarrizko mailan prestazio ez kontributiboak, osasun laguntza, prestazio fa-
miliarrak eta gizarte zerbitzuak batzen dira. Hauek guztiak zergen bitartez finan-
tzatzen dira. Kontribuzio maila, ordea, derrigorrezkoa da besteren konturako
langile eta autonomoentzat. Langile eta enpresarien kotizazioen bitartez finan-
tzatzen da, banaketa sistemaren5 baitan, eta solidaritate eta unibertsaltasun prin-
tzipioek agintzen dute.
1 Gai honen inguruko jarrera, teoria eta kontzeptuei buruz kontsultatu Ahumada eta Ispizua
(2015: 86-92).
2 https://www.boe.es/legislacion/documentos/ConstitucionEUSKERA.pdf.
3 Pentsio Sistemare n unibertsaltasun, nahikotasun eta iraunkortasuna ikerketa analisi gaia da.
Errandonea (2015: 19-91).
4 Europar Batasunean, herrialdearen arabera, hainbat babes sozial sistema ezberdin daude. Ter-
mino orokorretan, Libro Verde sobre los Sistemas Complementarios de Pensiones en el mercado único
(1997) delakoan azaltzen den bezala, pentsioen sistema glo bala hiru mailatan berregituratu dai-
teke. Erabilgarri: http://ec.europa.eu/socia l/main.jsp?langId=es&catId=8 9&newsId=839&further-
News=yes
5 Pay as you go system bezala ezagutua.

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA