Aurkezpena

Páginas11-12

Page 11

Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeari buruzko 39/2006 Legearen onespena Espainiako Gobernuak aurkeztu du, batik bat, Ongizate Estatuaren laugarren ardatz gisa nabarmentzeko. Izan ere, demografia zahartzeak urritasun bat jasateko arriskua dakar. Espainiako Gobernuak baieztatu duenez, 2005eko Mendekotasunari buruzko Liburu Zuria kontuan hartuta, 1.125.000 pertsonek laguntza behar dute eguneroko oinarrizko eginkizunak bete ahal izateko, eta zifra hori berehala areagotu egingo da. Gertakizun horrek ez du soilik eragina izango pertsona helduen gain, horiek kopuruaren ikuspuntutik kolektiborik garrantzitsuena osatu arren. Europako Batzordeak (1998) agindutako Txostenaren ariora, hots, 15 estatu kideen eta Norvegiaren parte-hartzearekin batera, %3ren eta %5en arteko 65 urteko pertsona helduek laguntza sendoa behar dute, eta %15etik gorako multzoa zati bateko mendekotasun egoeran aurkitzen da. Halaber, 75 urtetik gorakoen kasuan, mendekotasun egoera larrian aurkitzen diren pertsona helduen proportzioak %10 gainditzen du, eta zati bateko mendekotasun egoeran dauden pertsona helduen kopurua %25ekoa da.

Orain arte, mendekotasun egoerari buruzko kasuen zama ia modu esklusiboan eremu pribatuaren mende egon da, eta, bereziki, emakumeen erantzukizunpean. Beraz, mendekotasuna gizarte- eta politika-eremuko arazo nagusia bihurtu da, batez ere, emakumeen esku hartzea oinarri dituen zaintza pertsonala eskaintzeko sistemaren ezegonkortasunaren ondorioz. Horrez gain, gure gizartean atzerakuntza nabaria ageri da Europako beste herriekin erkatuta, eta 39/2006 Legea arriskua gizarteratzeko beste eredu bati zuzenduta bideratu da. Hala ere, garrantzitsuena, egia izan zein izan ez, Lege horren 3. artikuluan aldarrikatutako sistema unibertsala eta behar bestekoa ezartzea da.

Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki honetan jasotako hiru artikuluetan Amaia Pérez de Orozcok eta Paula Baezak garatutako artikuluan azaldutako Legean jasotakoez besteko aukera batzuk proposatu dira. Kasu horretan, merkatuak proposamemen ardatz izateari utzi eta funtsa pertsonen beharrizanak direla azpimarratu ondoren, Legeari kritika gogorra egiten zaio, larrialdi-egoera horri aurre egin behar baitzaio. Zernahi gisaz, ez da eskuratu lana generoen artean berdintasunez banatzearen ondorioz sortutako bidegabekeria historikoak Page 12 konpondu, eta, aldi berean, bizitza duina izateko eskubidea aitortzen duen tresnarik.

Mª Soledad Arnauren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR