Aurkezpena

Páginas13-15

Page 13

Lan-merkatuan geroz eta emakume gehiago sartzearen ondorioz, geroz eta zailagoa da zaintza pertsonalen sistemari eustea, sistema horren oinarria emaku-meen parte-hartze masiboa izan baita. Hain zuzen ere, zaintza-lanak burutzeko ardura erantsi dien sistema tradizionala zalantzan jartzen duten aldaketa kultu-ralak direla bide, oso zaila izango da eredu horrek bizirik irautea. Menpekota-sunari doakion gizarte-arriskuaren aurkako babes publikoak, Lan Harremanak agerkariaren 15. zenbakian aztergaia izan denak, arrisku horren estaldura, modu partzialean bada ere, emakumeengandik gizarte-babeserako sistemara aldatzeko ahaleginak islatzen ditu.

Gizartean iraunkorragotzat jotzen ditugun beste fenomeno batzuekin batera, biztanleria zahartuz doala erakusten duen bilakaera demografikoak enplegua eta jarduera ekonomikoa zuzpertzeko eragile sendoa izan daiteke, areagotu egin baita zaintza arloko zerbitzuak behar dituzten pertsonen kopurua. Osasun zerbitzuek jende ororen beharrizanak estali arren, zerbitzuon aurrekontu-zuzkidura urriak galarazi egiten du zahartze demografikora egokiro moldatzea. Arlo honetan, fa-miliaren eginkizuna zeharo garrantzizkoa da, eta normalean, emakumeen ardura izaten da, emakumeei baitagokie, zeharo nabarmenki, zaintzaileen portzentajerik handiena; izan ere, portzentaje hori mantendu egiten da gaur egun ere, azken ur-teotan gizarte-zerbitzuak hedarazteko aldarazpenak abiarazi arren.

Hala ere, gizarte-zerbitzuen garapenak zaintza arloko beharrizanak oso-osorik estaltzen ez dituen heinean, pertsona guztientzat kalitatezko enplegua garatu ahal izateko gastu publikoa beste irizpide batzuen arabera banatu behar da, berdintasuna aintzat hartzen duen ituna oinarri hartuz. Lan Harremanak agerkariaren erredakzio batzordearen aburuz, zeharo interesgarria da ondoko al-derdi hauek aztertu eta jorratzea: familiaren alorreko politikak, lan-bizitza eta famili bizitza bateratzeko politikak, eta azkenik, politika horiek, lan-eremuan batik bat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eta desberdintasunean duten eragina. Ildo horri jarraiki, European Foundation for the Improvement of Living and Working Conditions1 fundazioaren agerkari elektronikoan jaso den Page 14 informazioa ere hagitz interesgarria dela azpimarratu nahi dugu. Informazio hori Europar Batasunean lana eta famili bizitza bateratzeari dagokion negoziazio kolektiboan jasotzen diren xedapenei buruzkoa da, eta txosten nazionalak eta EIROk gai horri buruz egin dituen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR