Aurkezpena

AutorMikel de la Fuente Lavín
CargoLan-Harremanak U.E.ren Zuzendaria U.P.V./EHU
Páginas11-12

Page 11

Unibertsitate-titulu ofizial berriak martxan jartzean, bai gradukoak eta baita graduondokoak ere, gure tituludunen irtenbideen eta eskaintzen dugun irakas-kuntzaren inguruan hausnarketa egitea komeni da. Hori dela eta, gure aldizka-riko erredakzio-batzordeak ale hau «Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako ikasketak eta lan-praktikak» gaiari eskaintzea erabaki du; 2000-2ko Lan-Harre-manak-en ale berezian gai horren inguruan bildutako gogoetekin jarraitzeko. Gai honen inguruko gogoetak oraintsuagoko Trabajo laneko, Lan Harremane-tako eta Lan Zientzien Unibertsitate-zentroen Estatuko Elkartearen aldizkaria den horretako, 19. alean (2007) ere agertu dira.

Luis Belausteguik diplomadunen lan harremanetako lanpostuen inguruko ikerketa egin du, elkarrizketa kualitatiboetan oinarritua, prestakuntza-beharren inguruko ideiak lortzeko zuzendua dagoena. Ideia horiek lan harremanen eta giza baliabideen graduko titulu berriak sortzeko oso interesgarriak izan daitezke.

Agustin Galan (Estatuko Erakundeko Lehendakaria) eta Elena Ramak eredu tradizionaletik ECTS eredurako aldaketaren inguruan Huelvako Unibertsitate-ko Lan Zientzien fakultatean aurrera eramandako esperientzia pilotua azaltzen digute. Esperientzia hau, irakaskuntzaren berrikuntza eta talde lanean iradoki-tua dago, metodología berriarekiko ikasleek daukaten pertzepzioaren inguruko informazio interesgarria eta irakasgai ezberdinen emaitza akademikoen bilakaera ere aurkezten digularik.

Agertzen diren artikuluetako batzuk irakasgai jakin batzuen irakaskuntza-ren inguruko gogoetak dira, gehienak Goi-mailako Irakaskuntzaren Europako Esparruak planteatzen dituen arazoen inguruko iritzien ingurukoak badira ere. Horrela, Ainhoa Saitua eta Isabel Vázquez-ek kontabilitate-arloan proposamen hezitzaile bat egin dute. Mikel Urrutikoetxeak Lan Zuzenbidea eta Gizarte Se-gurantzaren eginkizuna aztertu du, lan-mailako eskumenen eskuratzeari egin dion ekarpena aintzat hartuta. Artikulu berean araututako lanbideen egoera az-tertzen du; batez ere lan harremanetako gradudunaren lanbideari erreferentzia eginez, eta gradu berria bukatu dutenek lan harremanetako gradudun izateko ondoko kurtso edo graduondokorik egin behar izan gabe eskolatuak izan ahalko direla ondorioztatuz. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Page 12 aurkeztutako master ofizialaren proposamenaz gero, Angel Elíasen artikulua, lan ezbeharren arazoa (bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoa) aditzera eman on-doren, lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR