Aurkezpena

AutorMikel de la Fuente Lavín
CargoLan Harremanak-eko zuzendaria
Páginas13-15

Page 13

Pasa den mendeko laurogeita hamargarren hamarkadatik aurrera, Korpora-zioen Erantzukizun Sozialak etengabeko hedapena ezagutu du eta enpresa mul-tinazionalentzako jokaera eredu berria bilakatu da, erakundearen famak iritzi publikoan gehien eragiten duten produkzio sektoreetan, bereziki. Korporazioen Erantzukizun Sozialaren ezaugarri da autorregulazioaren eta borondatezko eki-menen enfasia, eta enpresen etika aldatzea beharrezkoa dela dioen diskurtsorantz jotzen duten aktoreen aniztasunak bultzatu du: ahalmen publikoak, ordezkari patronalak, nazioarteko instantzia politikoak, gobernuz kanpoko erakundeak eta sindikatuak.

Milton Friedman pentsamendu neoliberalaren aitzindariak bere garaian esan zuen «enpresaren erantzukizun bakarra bere irabaziak areagotzea dela», akziodu-nek dibidendu handiagoak jasotzeko, muga bakarra legearen betearazpena iza-nik; nazioarteko erakundeen artean nagusitu den jarrerak erabaki du «irudiaren inguruko gogoetak eta fama funtsezkoak direla eta areagotu egin direla enpresen arteko giro lehiakorrean».

Lan Harremanen monografiko hau hautatu da kontuan hartuz eredu hori orokortu dela eta enpresa multinazionalen lan, ingurumen eta giza betebeharrak jasotzen dituen arautegiaren kontra dagoela. Artikulu gehienak ikuspuntu alter-natibo batean oinarritzen dira; enpresa, gobernu eta baita inguru akademikoetan ere gehien hedatzen denaren ez bezalako ikuspuntuan, hain zuzen.

Juan Hernándezen artikuluaren tesia Merkataritza Eskubide Globalaren in-darra neutralizatzeko ezintasun juridikoari eta politikoari buruzkoa da; eskubide horrek enpresa transnazionalen interesak babesten ditu, barne jokabideen kodee-tan adierazitako erregulazio sistema pribatuekin. Horretarako, enpresa transna-zionalen «praktika onak» izena dutenak aztertzen ditu, Merkataritza Zuzenbide Orokorraren indarra neutralizatzeko ezintasun juridikoari eta politikoari dago-kionez; izan ere, Merkataritza Zuzenbide Orokorrak enpresa transnazionalen in-teresak babesten ditu, barne jokabideen kodeetan adierazitako erregulazio sistema pribatuekin. Merkataritza Zuzenbide Orokorraren zurruntasunaren eta sistema boluntarioen izaera «bigunaren» arteko aurkaritza azaldu daiteke oinarri hartuta enpresa transnazionalen eta gehiengo sozialen arteko botere harremanak.

Page 14

Koldo Uncetak aztertu ditu gaur eguneko gizarteak mehatxatzen dituzten arriskuak aztertzeko gehien erabiltzen diren ikuspuntuak; horretarako, ikus-puntu horiek eta herrialde-arriskuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR