Sarrera

Autor:Revista Lan Harremanak
Páginas:16-18
 
EXTRACTO GRATUITO
SARRERA
Lan Harremanak aldizkariaren monografiko honek 2013ko irailaren 19an eta
20an Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan egindako «Gizarte inklusiboa lor-
tzearren erronka» jardunaldietan aurkeztutako hitzaldiak biltzen ditu. Jardunal-
diok, Sartu Federazioak eta UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Esko-
lak antolatutakoak, Euskal Autonomia-Erkidegoan gizarte- eta lan-inklusioaren
eremuan aritzen den Sartu Federazioaren 25. urteurrena ospatzeko egin ziren.
25 urte horietan, Sartuk guztira 100.764 pertsonei eman die arreta, eta er-
dia baino gehiago Sistema Publikoetako Gizarte eta Enplegu Zerbitzuetara era-
torriak izan dira. 15.000 enplegu baino gehiagoren, 16 gizarte- eta inklusio-
enpresen eta 1.200 auto-enplegu lanpostuen sorreran parte hartu du. Pertsone-
kin lan egin du, beren gaitasunak eta autonomia garatzen, baina gizarte eta eko-
nomia eremuan ere jardun du, taldeko garapenaren ikuspegitik, eta hori bereziki
nabarmena da krisiak eta sistema ekonomikoak gizarte-ehuna desegiten ari diren
une honetan.
Kalteberak diren pertsonen inklusioa bultzatzeak eragileak behartzen gaitu
pertsonek eta inguruneak beren eskura dituzten baliabide guztiak berrikuntzan,
metodologietan, ikuspegietan hedatzen laguntzera. Gainera, krisia hasi zenetik,
desberdintasuna, langabezia eta baztertzea erritmo eta sakontasun handiarekin
hazi dira, eta gizarte desegituratzearen arriskuaren aurrean gizarte-ezinegona oso
handia da.
Inklusio-politika, bateratua eta zuzena izan nahi duen gizarte-proiektuaren
muina izan beharko litzateke, bertan, pertsonak erdigunean egonik, izaera inte-
grala izango duen gizarte-inklusiorako eredua garatu ahal izateko.
Lehenengo artikuluan, Iñigo Lamarca Arartekoak gizarte-eskubideen ber-
meak botere publikoen eginbehar juridikoa dela defendatzen du, eta horren
ondorioz, administrazio guztiek gizarte-eskubideen babesa eta jasangarritasuna
ahalbidetuko duten ekonomia, zerga eta gizarte politikak aurrera eraman behar
dituztela.

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA