Mitoa, arrazoia eta gazelak

AutorJose Inazio Imaz Bengoetxea
CargoProfesor Asociado de la UPV/EHU
Páginas07

Los leones se unen, las gacelas compiten entre sí

.

(Imanol Zubero, El derecho a vivir con dignidad: del pleno empleo al empleo pleno).

Europako enplegu politikak jende guztiarentzako enplegu bat ziurtatu ote dezaketen aztertu nahi da Lan Harremanak aldizkariko zenbaki honetan, eta 90. hamarkadan helburu hori lortzeko Europa mailan gehien eztabaidatu den neurrietako bat lan denboraren murrizketa eta banaketa izan da. Frantzian 35 orduko lanastea ezarri dute legez, eta Alemanian ere lan ordutegia murriztu egin da arlo gehienetan, nahiz eta kasu honetan murrizketa negoziazio kolektibo bidez lortu, legea aldatu gabe (kontutan izan behar da Alemaniako IG Metall sindikatua Europako indartsuena dela, 2,7 miloi afiliatuekin). EAEn ere lan banaketaren inguruko eztabaida ezaguna egin da, oraingoz 35 orduko lanastea administrazio publikoan bakarrik lortu delarik. Baina jende guziak gauza bera esan nahi al du guztiontzako enplegua edo lan banaketa terminoekin?

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Imanol Zuberok atera berri du gai honi buruzko liburu oso gomendagarri bat: «El derecho a vivir con dignidad: del pleno empleo al empleo pleno». Bere ustez, 80. eta 90. hamarkadatan guztiontzako enpleguari buruz hitzegitea ahaztu ondoren, liberalismoa langabeziarekin amaitu daitekeela esaten hasi da berriro ere. Zergatik aldatu jarreraz orain? Zergatik berreskuratzen da orain guztiontzako enplegua lortzeko aukerari buruzko eztabaida? Liberalismoak hogei urte horietan lortu duelako nahi zuena, hau da, eskubidedun enpleguarekin amaitzea, jendeak prekaritatearen diskurtsoa eta ideologia onartu eta barneratzea, eta ondorioz, badakielako gaur egun guztiontzako enplegua lortuko balitz ere, kapitalaren interesak ziurtaturik egongo liratekeela, ez bait litzake izango pleno empleoa, baizik eta pleno sub-empleoa (agian gaztelaniaz hobeto ulertzen da hitz-jokoa). Malgutasunari esker borroka irabazi du liberalismoak, gaur egungo enplegu berrien gehiengoak ez duelarik autonomiarik eskeintzen. Marx-ek «erreserba ejerzito» deitu zuen harek funtzionatzen jarraituko luke beraz egoera honetan, nahiz eta langabeziarik ez egon: jendeak berdin berdin onartuko luke kapitalak eskaturikoa, gero eta zailagoa izango bait litzateke baldintza onak (ordutegi, soldata, finkotasun…) dituen lanpostu bat bilatzea. Eskatu behar dena hortaz ez da enplegua bakarrik, baizik eta eskubidedun enplegu bat, enplegu duin bat. Baina beti bezala, gauzak ikusteko modu asko daude, eta Imanol Zuberorenaz gain, badaude errealitatea aztertzeko beste modu batzu.

Juan Rossel eta Joaquin Trigo-ren ustez, Zubero bezalako jendeak gauzak nahastu baino ez ditu egiten. Soldata soziala, lan banaketa ea. proposatzen dituzte, baina azken batean mitoak baino ez dira proposamen horiek. Arrazoia erabiltzen badugu, enplegua sortzen ari dela ohartuko gara, eta ordutegi luzeenak dituzten herrialdeek (EE.BB.ak, Japon…) dituztela langabezia kopuru txikienak. Gauzak ikusteko beste modu bat. Jesus Neirak adibidez, lan banaketaren proposamena sozialismoarekin lotzen du,eta bai lan banaketaren proposamen zehatzak eta bai sozialismoak orokorki, ez lukete inongo etorkizunik izango, hilik bait daude: «Es un hermoso animal; en lo rizado de sus crines, en lo fino y reluciente de su pelo, se adivina el vigor de su raza, la generosidad y pureza de sangre. No tiene más que un defecto: está muerta».

Mitoa eta arrazoiaren artean arrazoia aukeratu behar omen da beraz. 1994-2000 tartean adibidez, Espainiako langabezia tasa %20tik %13ra jeitsi da. Beste hamar urte horrela jarraituko bagenu (urtero langabezia tasa %1 jeitsiaz), 2010an langabeziarik gabe ginateke. Nahikoa al da? Jendeak itxaron al ditzake hamar urte? (batzuk bai noski, baina %13 horri galdetu behar). Gainera, urtero %3-4 hazten jarraituko al dugu? (zeren hori da langabezia %1 jeisteko behar izan den hazkunde tasa sei urte hauetan). Caja Laboral-ak argitaratu berria du «Economía Vasca. Informe 1999» txostena, eta bertan esaten denez, lanpostu sorrera mantsotzen ari da, eta mantsotu egingo da, petrolioaren gorakadak suposatu duen inflazio igoraren ondorioz. 2020rarte itxaron behar ote dugu agian? Eta gainera, ahalmena edukita ere, desiagarri eta komenigarria al da urtero %3-4 hazten jarraitzea? (ONU behin eta berriz esaten ari da arazo ekologikoak konpondu beharrean areagotzen ari direla, baina gure iturrietan ur garbia dagoen bitartean…). Espainiako eta EAEko langabezia %20tik %13ra jeitsi da 1994-2000 tartean lehen esan dugun bezala, baina enplegu berri horien %90 behin-behinekoa da gainera (hau da, hiru langiletik bat behin-behineko kontratu batekin ari da lanean), eta kontratu finko gutxi hoien ( kontratu berrien %10) %75 diru publikoarekin subentzionatzen da (Rosell eta Trigo-ren ustez, 1996-2000 tartean 1,6 miloi lanpostu sortu dira, hoietatik 1,2 miloi mugagabe edo indefinituak direlarik. Eustat eta INEMek ez dute horrelakorik esaten). Beraz, horrela jarraituta ere, 2010an lortuko litzatekeen guztiontzako enplegu hori, ez al litzateke Zuberok esango lukeen bezala pleno empleoa beharrean, pleno sub-empleoa izango?

Egoera honetatik ateratzeko lan banaketa da proposatzen den neurrietako bat (neurri pakete berean joango liratekeelarik soldata soziala bezalako beste neurri batzuk). Sindikatuek 35 orduko lanasteak gauza asko konponduko lituzkeela diote, eta enpresariek berriz ezetz. Lan Harremanetako Kontseiluan lortu zen ordezkapen kontratuak, aparteko orduak eta Aldi Baterako Lan Enpresei buruzko akordioa (1999ko urtarrila), baina 35 orduko asteari dagokionean enpresariek ez dute amore eman nahi. Zergatik ote? Batzuentzat ona delako eta besteentzat txarra? Ba ziurrenik bai. Europa mailan Frantzia ari da 35 orduko lanastearen legea frogatzen, eta jendea zai dago zer gertatuko ote den (batzuek frogak porrot egingo duen esperantzarekin, eta besteak froga hori adibide moduan erabiltzeko esperantzarekin). Dena den, lan orduak murriztu eta banatzeko beste moduak ere frogatu dira: konbenio kolektibo bidez Alemanian, Dinarmakan urte sabatikoaren bidez, Holandan denbora partzialeko kontratuen bidez… Artikulu honetan lan banaketari buruz hitzegiten denean bereiztu daitezkeen hiru jarrera nagusiak azaldu nahi nituzke, eta bakoitzaren ustez nola lortu daitekeen langabeziarekin amaitu eta guziontzako enplegua. Lehenengo perspektiba lanaren berrantolaketaren perspektiba litzateke. Gauzak aldatzea gauza guziak berdin jarraitzeko (gauzak ongi baldin badoaz, zergatik aldatu?). Bigarren perspektiba erdian kokatuko litzateke: bai, baino… Hirugarren perspektiba da nire ustez ausartena, baina ausardia hori gehiegizkoa da zenbaiten ustez. Lehenengo perspektibaren ustez, XXI mende haseran, bada garaia mitoak utzi eta arrazoia aukeratzeko (lan banaketaren proposamena mito bat bakarrik bait da ikuspegi honen ustez). Gertatzen dena da hirugarren perspektibak ere arrazoiak erabiltzen dituela, nahiz eta zenbaiten ustez arrazoia heurena bakarrik izan.

Mitoa eta arrazoia

Izen hori eman diote Jaun Rosell eta Joaquín Trigo-k lan banaketaren aurkako arrazoiak biltzen dituen heuren liburuari: «El reparto del trabajo: el mito y la razón». Esan bezala, hor daude lan banaketaren aurkako arrazoi guziak. Azkeneko 150 urteetan lan ordutegia murriztu egin da. Antolakuntza eta teknologi berrikuntzak produktibitate hazkundea ekarri dute. Gero eta jende gehiagok lortu du enplegu bat, soldatak igo egin dira, lan baldintzak hobetu, Ongizate Estatua finantzatu da eta produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetu egin da. Dena batera. Prozesu honetan behin eta berriro sortu dira lan ordutegia legez murrizteko eskakizunak. Baina eskakizun horiei kasu egin zaien bakoitzean, langabezia igo egin da. Hau da adibidez Frantzian 1982an gertatu zena, 40 orduko lanastetik 39 ordukora pasatzean, opor-asteak ere gehitu egin zirelarik (lau beharrean bost). Ez zen espero zen adina enplegu sortu, eta gainera neurriak eragin negatiboak izan zituen produkzio kostuetan, eta ondorioz konpetibitatean. Lana banatzeko beste modu batzu ere frogatu dira, baina neurri hauek inposatuak izan diren guzietan porrot egin dute: aurrejubilazioen kasua jar genezake adibidetzat, helburua gazteak lan merkatuan sartzea litzatekeelarik. Espainian aurrejubilazioen baliabidea askotan erabili izan da, eta ondorioak hor daude: herrialde industrializatuen arteko gazte-langabezia handiena.

Rosell eta Trigoren ustez, lan banaketa defendatzen dutenak zuzenak ez diren hiru hipotesitan oinarritzen dute heuren diskurtsoa: a) Enplegu kopurua finkoa da. b) Pertsonak heuren artean trukatu daitezke. c) Produkzio bera jende gehiagorekin egiteak ez du kostu gehigarririk suposatzen, edo kostu horiek erraz konpensatzen dira. Baina errealitatean, enplegu kopurua aldatu eta hazi egiten da, hazkunde horren aurkako erabaki politikoak hartzen ez badira behintzat 1. Pertsonak ezberdinak dira, eta kualifikaziorik gabeko lanetan bakarrik elkartrukatu daitezke. Eta logikoa denez, produkzio kopuru berdina jende gehiagorekin egiteak kostuak igotzen ditu. Lan banaketaren proposamena erakargarria da, baina ez du funtzionatzen. Enplegu tasa altuena duten lurraldeak lan ordutegi luzeenak eta teknologia aurreratuenak dituzte: Estatu Batuak, Suiza eta Japon (zergatik ez dute begiratzen Alemania, Frantzia edo Dinamarkara?). Aisialdi gutxiago dutenez, aisialdi hori gauzak erosten kontsumitzen dute, denbora propioa kontsumitzeko denborarik ez bait daukate. Laneguna luzeagoa denez, eskulanaren prezioa errezago amortizatzen da, eta ondorioz kostu unitarioak murriztu egiten dira (Europan 100.000 pezeta irabazten dituen langile batek 100 ordutan 100 pieza egiten baditu, pieza horietako bakoitzaren eskulan kostua mila pezetakoa da, baina 100 ordu lan egin beharrean 150 ordu lan egingo balitu, 125 pieza eginaz, pieza bakoitzaren eskulan prezioa txikiagoa litzateke). Ondorioz, produktuaren prezioa merketu egiten da, gehiago saltzen da, gehiago produzitu behar da, eta azkenean enplegu gehiago sortzen dira.2

Perspektiba honen ustez, Espainian azken urte...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR