Manifiesto de EuroBasque ante el 60 aniversario de los Tratados de Roma

AutorJoxerramon Bengoetxea
Páginas317-318

Page 317

Europako Ekonomia Erkidegoko Tratatuak, egun EB, eta indarrean dagoen Europako Energia Atomiko Erkidegoko Tratatuak (Euratom) 60. urteurrena ospatzen dute. Itunak 1957ko martxoaren 25ean sinatu ziren Erroman, eta orduko argazkiak, sei herri sortzaileetako Estatu gizonez beteriko gela erakusten digu. 60 urte hauetan, gizarte europarrak historian aurrekaririk gabeko garapen ekonomiko eta soziala lortu du. Aldi berean, Europak eraldaketa nabarmenak bizi izan ditu eta krisi sakonak gainditu: Berlingo harresiaren eraikuntza; deskolonizatzeak eta Argeliaren independentzia, Frantziaren aurkako guda eta gero; mirari ekonomiko alemaniarra; De Gaullek eragindako aulki hutsaren krisia; 1. zabalkuntza Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarkara; terrorismoek eragindako sarraskiak; petrolioaren krisia eta menpekotasun energetikoa; 2. zabalkuntza bolada, Europa Hegoaldera, Grezia, Portugal eta Espainiako diktadurak erortzerakoan; Lady Thatcherren euroeszeptizismoa; Europa banatzen zuten Berlingo harresiaren eta altzairuzko oihalaren jauskera; errepublika baltikoen independentzia eta ekialdeko Europaren emantzipazioa; Sobiet Batasunaren desegitea; Balkanetako eta Golkoko gudak; 3. zabalkuntza bolada, Iparraldera eta Austriara; Europako hainbat herriren ezetzaerreferendumetan, haien gobernuek onetsitako Tratatuakberresteko orduan; oraindik burutu gabe dagoen Ekialderako 4. zabalkuntza bolada.

Krisialdien aurrean, europeismoak eta integrazio europearrak aurrera egin dute Batasun barnean zuzenbidearen inperioa finkatuz Europa mailako sistema judizial baten bidez; barne merkatua, askatasun, segurtasun eta justizia gunea, Batasuneko hiritartasuna; Oinarrizko Eskubideen Gutuna, loteslea; Europako Parlamentuaren botereen gehitze progresiboa, Batzordeko presidentzia izendatzeraino; aldaketa klimatikoaren aurkako borroka eta garapen iraunkorraren aldeko estrategia; maila anitzetako gobernantza eta subsidiaritatea; gizarte eta lurralde kohesioa eta estruktura funtsak; €uroa, kontsumitzaileen babesa; bereizkeriaren aurkako borroka eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna; lehiaketa askeko baldintzetan merkatuzko ekonomia sozial sistema bat, kanpo politika komun, kanpo ekintza eta defentsa herabeak (ASPE, KEEZ, SDPK), … Erkidegoaren ondareaz dihardu, zeinek integrazioa hobetzeko eta demokratikoagoa, solidarioagoa eta sozialagoa egiteko kemena eman behar bait digun. Eta garrantzitsuena, Europak bere historiako bakealdirik luzeena bizi izan du, horri esker...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR