Jasangarritasuna XXI. Mendeko Europan: ekonomian, ingurugiroan eta gizartean

AutorBakartxo Tejeria Otermin
Cargo del AutorEusko Legebiltzarraren lehendakaria
Páginas29-31
— 29 —
Jasangarritasuna XXI. Mendeko Europan:
ekonomian, ingurugiroan eta gizartean
B T O
Eusko Legebiltzarraren lehendakaria
Ezinbestekoa eta gaurkotasun handikoa da, ohi den moduan, uda ikastaro honen
bitartez Eurobasque-k proposatzen digun hausnarketa. Jasangarritasuna XXI. mendeko
Europan: ekonomian, ingurugiroan eta gizartean.
Lehentasunezko hausnarketa da, une honetan munduan gizadiak duen –guk
guztiok dugun– erronka globalik garrantzitsu eta konplexuenaren gainekoa baita.
Jasangarritasunak bizitzaren geroaz mintzatzea esan nahi du eta aldaketa klimatikoari
aurre egitea eskatzen du. Ez da ingurumen arazo soil bat, esparru oso desberdinetan
eragiten duen eta gizartearen gaineko eta ekonomiaren gaineko ondorio eta eragin
nabarmenak eta esanguratsuak ditu.
Europak zentralitatea hartu du Nazio Batuen Erakundeak abian jarri zuen eta
Kiotoko protokoloan mugarria duen aldaketa klimatikoari aurre egiteko mundu mailako
estrategian. Europar Batasunak lidergo irabazi du klima aldaketaren arloan eta ezin zaio
ukatu;besteak beste, jasangarritasunaren ikuspegitik 2050 horizontearekin berotegi
gasen emisioak progresiboki gutxitzera zuzendutako neurri eta helburu konkretuak
hartu baititu.
Helburu horiek Europa 2050ean ekonomia hipokarboniko baterantz eraldatzeko
ibilbidea jarri dute. Une erabakigarri batean, non klima aldaketari aurre egitea, Parisko
Gailurrean hartutako konpromisoekin koherente izatea, ez den aukera bat, obligazio bat
baizik.
Berotze globala, ez dago zalantzan jartzerik. Berotzea, batez ere, giza jarduerak
eragin du, batik bat erregai fosilen erabilerak eta lurzoruaren erabileretan izan den
nahasmenduak eragindako berotegi gasen emisioengatik.
Berotze globala mundu mailako arazoa da eta ondorio esponentzialak eta iraunkorrak
ditu. Aldaketa klimatikoa mundu osora zabaltzen baita, ez baita gune edo erregio
batzuetara mugatzen, aldiz, planeta osoa hartzen du.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR