Lan-jarduera eta umeen zaintzaren bateratzea Espainian

AutorAurora Alonso Antón; Ana Fernández Sainz; Virginia Rincón Díez
CargoEkonomia Aplikatua III saila. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea. Ekonomia Aplikatua III saila. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea. Finantza Ekonomia II saila. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea
Páginas93-115

Page 93

1. Sarrera

Lan honen helburua emakumeek ugalkortasunari eta lan-merkatuan parte hartzeari buruz hartzen dituzten erabakiak aztertzea da. Horretarako, EPAtik lortutako 2007ko bigarren hiruhilekoari dagozkion emakumeen datuak erabili dira. Ugalkortasuna eta emakumearen partaidetza era independentean aztertuko dira hauengan aldagai ezberdinek duten eragina azalduz.

Lehenengo eta behin, erlazionatutako literaturari buruzko gainbegirada la-bur batean, berriki burututako hainbat ikerlanek herrialde ezberdinetan ugal-kortasunaren eta emakumearen jardueraren arteko erlazioa azaltzen dutela ikusiko da. Aipatutako azterlanetan eredu ezberdinak proposatzen dira emaku-mearen ugalkortasun eta partaidetza erabakietan eragina duten aldagaiak eta era-baki hauen arteko elkarreragina identifikatzeko. Bestalde, zenbait ikerlanetan emakumearen partaidetzaren eragina bere ugalkortasunean estimatzerakoan edo umeak izateak emakumearen lan-egoeran duen eragina estimatzerakoan sortzen den endogeneitate posiblearen arazoa eztabaidatzen da.

Jarraian, emakumearen lan-merkatuan parte hartzeko eta umeak izateko era-bakien arteko erlazioa eta beste aldagai batzuk bere partaidetza eta ugalkortasun erabakietan duten efektua aztertzeko eredu bat proposatzen da. Eredu honen bi-tartez aipatutako efektuak aztertzen dira ugalkortasun eta partaidetzan eragina duten faktore behaezinak independenteak direla suposatuz. Hau da, lan-merka-tuan parte hartzeko erabakian aldagai ezberdinek duten eragina aztertzeko pro-bit binario eredu bat proposatzen da eta umeak izateko erabakia analizatzeko beste probit binario bat estimatzen da.

Eredua estimatu ondoren, lortutako emaitzak aztertzen dira. Lan honen hel-buru nagusia aldagai ezberdinek lan-merkatuan parte hartzeko eta umeak iza-teko erabakietan duten eragina neurtzea da. Era berean, kontuan izanda lan-par-taidetza eta umeen zaintza emakumearen denboragatik lehiatzen diren jarduerak direla eta nekez har daitezkeela bateragarritzat, hauen artean existitzen den erla-zioa ebaluatzen da. Page 94

2. Erlazionatutako literatura

Berriki burututako hainbat ikerlanetan emakumearen lan-partaidetzari eta ugalkortasunari buruzko erabakien arteko erlazioa edo elkarreragina analizatzen da. Lan hauek, alde batetik, hainbat aldagai esanguratsuk lan-merkatuan parte hartzeko eta ume bat izateko erabakietan duten eragina eta beste alde batetik, erabaki hauen arteko erlazioa aztertzen saiatzen dira normalean.

Azterlan gehienek hirurogeigarren hamarkadan garatzen hasi zen eta »fa-miliaren teoria ekonomikoa» izenaz ezagutzen den bateratutako oinarri teo-riko berdina dute. Beckerren (1965), familia aztertzean, honen kontsumo jarduera kontuan izateaz gain, familia unitate produktibotzat hartzen da. Unitate familiarrak, bere kideen denbora edo merkatuan elkartrukatutako ondasun eta zerbitzuak bezalako faktoreak erabiliz, utilitatea ematen dioten jarduerak ekoizten ditu. Utilitatea sortzen duten jardueren artean seme-alabak aurkitzen dira. Beckerrek lan berritzaile honetan familiek lan egin, lo egin, antzerkira joan, liburu bat irakurri edo umeak zaindu bezalako jarduera ezberdinentzat egiten duten denbora esleipenean eragina duten faktore ezber-dinak ikertzen ditu.

Familiaren teoria ekonomiko

berri honen jaiotzak eskaintzen duen oina-rri teorikotik abiatuz portaera familiarra azaltzen saiatzen diren hainbat eredu garatu dira. Willisek (1973), familien ugalkortasun erabakiak ikuspuntu eko-nomiko batetatik azaltzeko asmoarekin, familien umeen eskaria konbentzio-nalki ekonomikoak diren diru-sarrerak edo lan-partaidetza bezalako beste alda-gai batzuekin batera aztertzen dituen eredu teorikoa aurkezten du. Diru-sarrera iturri ezberdinek ugalkortasun erabakietan, bai ume kopuruari, bai bakoitzaren-tzat erabilitako baliabideei dagokionez, duten eragina aztertzen da, hala nola, emakumearen denboraren esleipena lan-merkatuari eta etxeko lanei.

Blankek emakumearen lan-partaidetzari buruzko hainbat ikerlan burutu ditu. Blankek (1988) aurkezten duen ereduak aldagai ekonomiko eta demo-grafiko desberdinek emakume familiaburuen lan-partaidetzan duten eragina erakusten du. Eredu honetan lan-merkatuan parte hartzeari buruzko, urtero lan egindako aste kopuruari buruzko eta astero lan egindako ordu kopuruari buruzko erabakiak era bananduan aurkezten dira. Bestalde, ereduak ordu edo aste kopuru jakin bat baino gutxiago lan egitea galarazten duten murrizketak eta parte hartzeko erabakiak ekar ditzakeen kostu finkoak hartzen ditu kon-tuan. Urtero lan egindako aste kopuruari buruzko eta lan egindako asteetan la-naren intentsitateari buruzko erabakiak era ezberdinean hartzen direla haute-maten da. Geroago, Blanken (1989) emakume helduen lan-egoeraren aldaketak analizatzen dira bederatzi urtetako epealdi batean zehar. Panel Study of Income Dynamics datu-baseko datuen arabera badirudi emakumeen portaera-eredua lan-merkatuan nahiko egonkorra dela, emakume hauen bizitzetan umeekin erla-zionatutako hainbat aldaketa gertatu arren. Page 95

Browningek (1992) umeek familien portaeran duten eragina islatzen duten zenbait eredu analizatzen ditu. Besteak beste, umeekin erlazionatutako aldagai ezberdinek emakumeen lan-partaidetzarekin erlazionatutako aldagaietan zelan eragiten duten aztertzen da umeen endogeneitate posiblea kontuan izanda.

Atal honen hasieran adierazi denez, berriki, partaidetza eta umeak izateko erabakien arteko harremana aztertzen duten hainbat lan publikatu dira. Lan ba-tzuetan garatutako ereduek aipatutako erabakiak analizatzen dituzte hauek era independentean hartzen direla suposatuz. Hau da, emakume baten partaidetzan eragina duten faktore behaezinak eta ume bat izateko erabakian eragina duten faktore behaezinak independenteak direla suposatzen dute.

Hauen artean eredu logistiko bat erabiltzen duen Del Boca (2002) aurkitzen da. Lan honetan Italia, Grezia edo Espainia bezalako herrialde mediterra-neoetan, emakumeen lan-partaidetza tasen igoera apala izan arren, ugalkortasun tasen erortzea garrantzitsua dela azpimarratzen da. Azalpen bezala aipatutako herrialdeen lan-merkatuaren zurruntasuna eta umeen zaintzarako sistema pu-bliko pobrea planteatzen da.

Geroago, Del Bocan (2003) Europako iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen datuen arteko konparaketa burutzen da. Lanaldi partziala ohikoa den eta ongi-zate sozialeko sistema aurreratua daukaten iparraldeko herrialdeetan, bai emaku-meen partaidetza lan-merkatuan, bai ugalkortasuna, altuak direla hautematen da. Orokorki, lan-merkatuaren malgutasuna txikiagoa izaten duten eta umeen zain-tzarako zerbitzu sozialak hain garaturik ez dituzten hegoaldeko herrialdeetan, berriz, partaidetza eta ugalkortasun tasa baxuak hautematen dira. Lan honetan ere aldagai ezberdinek partaidetza eta ugalkortasun erabakietan duten eragina azter-tzeko eredu logistiko bat estimatzen da Europako datuak erabiliz.

Lan hauetan Del Bocak, besteak beste, partaidetza eta ugalkortasun tasa baxua duten Europa hegoaldeko herrialdeetan lanaldi partzialeko lanpostu falta azpimarratzen du. Blanken (1989) analizatutako emakume estatubatuarren da-tuetarako, berriz, ez dirudi lanaldi osotik lanaldi partzialera pasatzeko joera da-goenik umeak daudenean. Del Bocak emakumeen soldatak umeak izateko eraba-kian duen eragina ere azaltzen du. Alde batetik, emakumearen soldataren igoera batek etxeko diru-sarrerak handitzen ditu, ondorioz, umeak ondasun normaltzat hartuz, hauen eskaria handitu egingo da errenta efektuaren bitartez. Hala ere, umeen zaintzan bere denbora erabiltzen duena nagusiki ama dela kontuan har-tuz, bere soldataren igoera batek umeen zaintzan erabilitako denboraren aukera-kostuan gehikuntza bat ekarriko luke, era honetan umeen eskaria murriztuz.

Beste lan batzuetan aldagai ezberdinen arteko erlazioa aztertzen da partai-detza eta ugalkortasunaren arteko endogeneitatea suposatuz. Honek, emakume baten lan-merkatuan parte hartzeko probabilitatea handiagoa edo txikiagoa egi-ten duten, partaidetzaren faktore behaezinak eta, emakume baten ume bat iza-teko probabilitatea handiagoa edo txikiagoa egiten duten, ugalkortasunaren Page 96 faktore behaezinak independenteak ez direla suposatzea esan nahi du. Hau da, parte hartzeko eta umeak izateko erabakiak batera hartzen direla suposatzen da. Jarraian aztergai hau eztabaidatu duten hainbat lan aipatzen dira.

Carrascok (2001) umeek emakumeen lan-partaidetzan duten eragina aztertzeko switching probit ereduak estimatzen ditu paneleko datuak erabiliz. Ugalkortasuna eta partaidetzaren arteko erlazioa analizatzen du umeak izateagatik eta lan-merka-tuan parte hartzeagatik lehentasunak korrelazionaturik egon daitezkeela kontuan izanda. Hau da, ugalkortasun eta partaidetzaren arteko elkarreragina aztertzen du emakumeen partaidetza ekuazioetan barneratutako ugalkortasun aldagaiak endo-genoak izan daitezkeela kontsideratuz. Endogeneitate hau kontuan hartzen denean ugalkortasunak partaidetzan duen eragin negatiboa indartzen dela azpimarratzen du.

Antzeko zerbait lortzen da Álvarez-Llorenten (2002) emakumearen lan-par-taidetzak umeak izateko erabakian duen eragina analizatzen denean. Probit ere-duak erabiliz emakumearen lan-jarduerak ugalkortasunean duen eragina estima-tzen da lehenengoaren endogeneitateak sortutako alborapen posiblea zuzenduz.

Hau da, parte hartzeko eta umeak izateko erabakiak aztertzen dira hauen faktore behaezinen arteko korrelazio posiblea kontsideratuz. Adibidez, zentzuz-koa izango litzateke lan-partaidetza probableagoa egiten duten emakumeen zen-bait ezaugarri behaezin umeak ez izatea probableagoa egiten duten emakumeen ezaugarri behaezinekin erlazionaturik daudela pentsatzea. Hau da, parte hartzea erabakitzen duten emakumeek eta parte ez hartzea erabakitzen duten emaku-meek umeak izateagatik lehentasun ezberdinak izango lituzkete, zehazki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR