Hitzaurrea

AutorMiren Edurne López Rubia
Páginas11-12
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.20090
Datorren urtean, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) 100 urte be-
teko ditu. Versalleseko Itunaren bidez sortutako erakundearen abiapuntuak
hauek izan ziren: bake unibertsalaren eta iraunkorraren oinarria bake soziala
dela; bidegabekeriek, miseriak eta gabeziek eragiten duten atsekabea mehatxua
dela munduko bakearentzat eta harmoniarentzat; baldintza horiek hobetzea
premiazkoa dela; eta lan sistema onbera ezartzen ez duen nazioa oztopo bihur-
tzen dela lan baldintzak hobetu nahi dituzten nazioen ahaleginetarako (LANEn
Konstituzioko Hasiera).
LANEn mendeurrena eta hark egindako lana aitortzeko, mota eta maila
desberdineko ekintzak antolatu dituzte munduan zehar: LANEk, berak, na-
zioarteko sinposio bat, esaterako. Baina, nahiz eta entitate txikia eta umila izan,
guk geure omenaldia egitea nahi izan dugu, ere bai.
Horrela, LANEn mendeurrena ospatzeko asmoz, Lan Harremanak aldiz-
kariaren 39. zenbaki honetan, LANEk lan duina lortzearren egindako saiakerei
buruz hitz egingo dugu eta, baita ere, Gizarte Segurantzaren eta Laneko Segur-
tasunaren eta Osasunaren eremuetan egindakoari buruz. Azkenik, sektore zeha-
tzetan lan baldintzen hobekuntzarako egindako ahaleginak aipatuko ditugu.
Zati monografikoaren lehen artikuluren izenburua «En las antípodas del
Trabajo Decente: el Trabajo Forzoso» da eta, bertan, Tania García Sedano an-
derea nahitaezko lanari buruz arituko da; azken finean nahitaezko lana lan dui-
naren aurkakoa baita eta nahitaezko lana ezabatzeko berehalako politika eta
neurri eraginkorrak ezarri behar baitira.
Ondoren, laneko baldintza duinak lortzeko oso garrantzitsuak diren bi gai
aztertuko ditugu: Gizarte Segurantza eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna. Pi-
lar Callau Dalmau andereak idatzitako «La seguridad social: un elemento funda-
mental del mandato de la OIT desde su creación en 1919» artikuluan LANEk
Estatu ezberdinetan oinarrizko babes soziala bermatzen duten gizarte seguran-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR