Hitzaurrea

AutorM.E. López
Páginas11-12
HitZaUrrea
DOI: 10.1387/lan-harremanak.17488
Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki honek bi atal ditu: monografikoa,
oraingoan Negoziazio kolektiboa, langileen parte-hartzea eta enpresaren alderdi
ekonomikoen eta kontabilitate alderdien sindikatu-kontrola izenburuarekin, eta
Atal Irekia.
Atal monografikoan, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak (Bi-
zkaiako Campusa, EHU/UPV), Consultoría Primero de Mayorekin batera, an-
tolatutako Gizarte eta Laneko Aholkularitza Profesionalaren II Topagunean
(Negoziazio kolektiboa eta sindikatu-kontrola. Lan- eta ekonomia-alderdiak) aur-
keztutako hitzaldiak eta komunikazio batzuk aurkituko dituzue eta, baita ere,
beste aditu batzuen ekarpenak.
Negoziazio kolektiboari buruzko araudiak erreforma garrantzitsuak jasan
ditu azkenaldian, horregatik eztabaidagai bihurtu da. Topagunearen antolatzai-
leek dioten moduan, krisi ekonomiko garaian, erabakigarri suertatzen da nego-
ziazioan beharrezkoa den informazioa izatea, modu horretan, alde batetik, kon-
trola ahal delako enpresak ezarritako neurriak —iraizpenak eta lan-baldintzen
okerragotzea— ekonomia-, ekoizpen- eta antolakuntzako arrazoi errealetan oi-
narritzen diren; eta bestetik, aukera sindikalak aurkeztu daitezkeelako, irabaziak
lortzeko eta langileria menperatzeko enpresa-estrategiei aurre eginez, enplegua,
ordainsariak eta lan-baldintzak mantentzeko helburuarekin.
II Topagune horretan, arlo desberdineko adituek parte hartu zuten —epai-
leak, unibertsitatea, sindikatuak…— informazio, kontrol eta kontsulta sindika-
leko eskubideak aztertzeko: horien mugak eta norainokoak, Europar Batasuneko
araudiaren eta jurisprudentziaren eragina, langileen ordezkariek eskubide horiek
ikuskatzeko aukera …
Hitzaldien artean, aipagarriak dira hurrengo hauek: «La Administración de
Justicia ante los derechos de información, consulta y control sindical», Katalu-
niako Justizi Auzitegi Nagusiko Magistratua den Carlos Hugo Preciado Do-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR