Hitzaurrea

AutorRevisa Lan Harremanak
Páginas15-18
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.16552
Monografiko honetan aurkezten ditugun artikuluak, Euskal Herriko Uni-
bertsitateko (UPV/EHU) ikerlari talde batek egindako lan baten ondorioa dira.
Lan hura Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntza Sailak finantzatutako
proiektu batean gauzatu zen, Euskal Herriko unibertsitateetako ikerketa-talde
desberdinek parte hartu zutelarik. Proiektua 2014ko abenduaren 22an onartu
zen, 2015eko urriaren 30a baino lehen bukatzeko konpromisoarekin.
Artikulu hauetan zehar hiru ikerketa-lerro nagusi garatu dira, aurkezpen
honetaz gain, zortzi artikulutan banatu ditugun emaitzekin. Alde batetik iker-
keta proiektuaren gai nagusia kokatzen saiatu gara. Helburua, oraingo enple -
guaren banaketarako alternatibak zein testuinguru objektibo eta subjektibotan
planteatzen diren ikustea izan da, alternatiba horiek analizatzea eta indarrean ja-
rri izan diren esparruetan haien egikaritzea aztertzea, bereziki Frantziako 35 or-
duetako esperientziaren analisirako elementuak eta balorazio kritikoa aurkeztuz.
Bigarrenik, EBko ikuspegi konparatua erabiliz, eremu juridikoan lanaldiaren
banaketarako irekita dauden aukerak aztertu dira. Hirugarren ikerketa-lerroa
Gipuzkoako lan baldintzen eta langabeziaren inpaktuaren garapen orokorra ana-
lizatzea izan da, eta hortik abiatuz, egungo enpleguaren banaketaren bidez, lan-
gabeziaren balizko murrizketa aztertu dugu, hala nola Ongizatearen Estatuaren
egokitzapena langabezi masiboarekiko, eta alternatibak planteatu ditugu kontu-
tan hartuz beti ere lana ondasun urria dela. Lerro honetan bertan, enpleguaren
eta lanaldiaren banaketa eta berrantolaketarako proposamen zehatzak diseina-
tzeko hartu beharreko oinarriak proposatzen saiatu gara, horrelako proposame-
nak errentaren banaketan, finantza publikoetan eta fiskalitatean sortzen dituzten
eraginak ahaztu gabe.
Esan bezala, ikerketa proiektuaren emaitzak zortzi artikuluetan banatu di-
tugu. Lehengoan, «Lanaldiaren murrizketarako politiken esanahi historikoa eta
gaurkotasuna», ikerketaren gaiaren aurkezpen orokorra egiten da, lanaldiari,
bere murrizketari eta bere banaketari buruzko eztabaida baldintzatzen dituz-
ten arazo nagusiak adieraziz: Lanaldiaren murrizketa (LM) enpleguaren bana-
ketarako neurria da?, Zein baldintzatan sor daitezke lanpostu berriak langabe-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR