Hitzaurrea

AutorGonzalo Fernández, Pedro Ramiro
Páginas12-15
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.16088
Gaur egun, ezin ukatuzkoa da enpresa transnazionalek eragin handia dutela
gure bizitzako alderdi guztietan, merkatuetara mugatutako espazio ekonomi-
koan ez ezik, baita eremu politikoan, juridikoan eta kulturalean ere; hortaz, fun-
tsezko eragileak dira gizarte globalaren egungo eredu hegemonikoa ulertzeko.
Ildo horretan, eredu horren izaerazko parametroak korporazio handietatik hara-
gokoak badira ere, haiek ulertzeko kontuan hartu behar dira korporazio horiek
status quoari ematen dioten bultzada eta harekin duten harreman estua. Azken
batean, botere korporatiboa beharrezko baldintza da —baina ez nahikoa—
egungo sisteman.
Bestalde, ezin dugu ukatu sistema hori krisi sakon batean murgilduta da-
goela. Krisi horretan, askotariko alderdiek eragiten diote elkarri, eta, egungo
ereduak gero eta ugariagoak diren mota orotako desparekotasunak murrizteko
gaitasunik ez duela agerian uzteaz gain, krisiak gordintasun osoz erakusten du
sistemak ezintasunak dituela bere burua berregiteko eta, are okerrago, bizitzaren
beraren iraunkortasuna ahalbidetzeko; horren adibide garbiak dira egungo tes-
tuinguru klimatikoa eta energetikoa.
Hortaz, krisiak, sistemak eta enpresa transnazionalek erantzukizun handia
dute gizadiaren eta planetaren une kritiko honetan; horregatik konpromisoa, au-
sardia eta borondatea behar ditugu eredu hegemonikoaren aurkako oinarrien bi-
dez egoera horri aurre egin diezaioketen alternatibak indartzeko eta eraikitzeko.
Espiritu horixe erabili dugu, hain zuzen, Lan H arremanak aldizkariaren
zenbaki hau koordinatzeko. Hala bada, erronka horri heldu diogu, bi helburu
lortzeko asmoz. Alde batetik, aniztasunetik abiatuta botere korporatiboari eta
horrek sustatu eta babesten duen sistemari aurre egiten dioten ekimenak nabar-
mendu nahi ditugu. Ildo horretan, eta enpresa transnazionalen presentzia era-
batekoa gorabehera, garrantzitsua da gogora ekartzea gaur egun erresistentzia
egiteko eta proposamenak aurkezteko abian jartzen ari diren askotariko espe-
rientziak. Horiek guztiek bizitza eredu berriak eraikitzeko gaitasunaren gaineko
itxaropena pizten dute. Beste alde batetik, gainera, helburu osagarri bat ere eza-
rri dugu; hots, gure ekarpena egitea esperientzia horiek hobetzen lagun lezake-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR