Europar integraziorako narratiba berriak

AutorBakartxo Tejeria Otermin
Cargo del AutorEusko Legebiltzarraren lehendakaria
Páginas31-32

Page 31

Egun on guztioi eta ongi etorri UPV-EHUko 2017ko udako ikastaro honetara. Mila esker guztioi parte hartzeagatik eta eskerrik asko Eurobasqueri gai honi buruzko hausnarketa garatzeagatik: Erromako itunek 60 urte. Europar integraziorako narratiba berriak. Zer Europa berreraiki orain?”

Erromako Ituna, egungo Europar Batasuna denaren eratze-akta sinatu zenetik hirurogei urte igaro izanak atzera begiratzeko bidea ematen digu etorkizuna eratzeko.

Azken urte hauetan Europan bizi izan ditugun krisi eta egoera guztiekin, egiaztatu behar dugu arrakasta duen proiektu bati buruz hitz egiten ari garela, Europa batua osatzen dugun munduaren parte honetako bizitza aldatu duen errealitateaz.

Nekez imajina zezakeen gaur egungo errealitatea Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen Francisco Javier de Landaburuk Radio Euskadirentzako kronika batean 1949an Europaren hasiera agurtzen zuenean. “Europa jaio da, eta ez da oraindik guk amestu dugun Europa federala, baina orain eratzen den Europa antolatu hau hobe daiteke; –esan zigun Landaburuk, eta hau ere adierazi zuen– ahul jaio den Europak gainontzeko gizakiengatik sufritzen duten izaera oneko gizakientzako itxaropena da, beste herriengatik sufritzen duten herri guztientzat. Agurtu dezagun Europa eta lan egin dezagun nahi dugun, behar dugun bezala egiteko eta sendotzeko1.

Orain hobekuntza bat proposatzekotan, hobekuntza hori irudikatzeko Francisco Javier de Landaburu beraren beste hausnarketa bat erabiliko nuke: “bihotza aldenduta badago, Europa abstrakzio bat besterik ez da izango, soziologo eta politikariek onartutakoa, baina axolagabea masentzat”. Alderdi hau biziki garrantzitsua da, Europak ezin du inoiz utzi bere arima galtzen.

Batez ere, Tratatu Eratzaileak dioen bezala, Erkidegoaren xedea da, merkatu bateratua eta ekonomia- eta diru-batasuna ezarriz eta politika edo ekintza bateratuak eginez (…), hauek sustatzea: jarduera ekonomikoen garapen harmoniatsu, orekatu eta egonkorra Erkidego osoan, enplegu eta gizarte-babeseko maila handia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, hazkunde egonkorra eta ez inflazionista, lehiakortasunaren

Page 32

eta emaitza ekonomikoen konbergentziaren maila handia, ingurumenaren kalitatearen babes- eta hobekuntza-maila handia, bizitza-maila eta bizi-kalitatea igotzea, kohesio ekonomiko eta soziala eta elkartasuna estatu kideen artean.

Gu, Batasuneko herritarrok, proiektu hau izatearen arrazoia gara. Europa gara, berezko pluraltasuna eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR