Berdintasuna eta diskriminaziorik eza lan harremanetan, generoa dela medio

AutorOlga Fotinopoulou Basurko
CargoLanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko Unibertsitate Irakasle Titularra Gasteizko Enpresa Ikasketen UE Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Páginas17-18

Page 17

Berdintasuna eta diskriminaziorik eza lan harremanetan, generoa dela medio

gaiari buruzko monografiko honen xedea gizon eta emakumeen arteko tra-tu-desberdintasunen laneko erregulazio juridikoa zenbait ikuspegitatik lantzea da. Izan ere, gure legediak pixkanaka urratsak eman ditu, zenbait neurri ezarriz, lan arloan emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, baina ahaleginak eta aurrerapenak goresgarriak izan badira ere, oraindik bide luzea daukagu egiteko, aipatu besterik egin ez dugun helburua erdiesteko.

Errealitate hori ikusita, Edurne López Rubia irakasleak eta biok Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako Zuzendaritzari laguntza eskatzea erabaki genuen, kezka handia sorrarazten ziguten eta diguten alderdi horiei buruzko jardunaldi bat antolatzeko asmoz. «Berdintasuna eta diskriminaziorik eza lan harremanetan, generoa dela medio» gaiari buruzko jardu-naldia Leioako Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan egin genuen, 201 1ko azaroaren 3an. Jardunaldi hura har dezakegu orain gaiarekin lotutako azterlan multzo gisa aurkezten dugun lan honen jatorritzat. Halaber, jardunaldi hori Unibertsitateak berak finantzatutako ikerketa-proiektu baten emaitza ere izan zen [UPV/EHU 46/09]. Fotinopoulou irakaslea proiektuko ikertzaile nagusia zen. Bertan, gai horiek eztabaidatu ziren, besteak beste.

Azterlan horiek oinarri duten errealitatea aintzat hartuta, hitzaldi batzuk antolatu ziren —aurretik aipatu bezala—, eta hiru irakasle adituren hitzal-diak entzuteko aukera izan genuen. Magdalena Nogueira Guastavino irakasleak (MUAko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna) gai honi buruzko azalpen orokorra egin zuen: «Berdintasuna eta sexuagatiko diskriminaziorik eza lan-harremanetan. Ikuspegi konstituzionala». Gero, Amparo Ballester Pastor irakasleak (VUko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna) eta Jaime Cabeza Pereiro irakasleak (Vi-goko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna) aurkeztu zituzten beren hitzaldiak, «Gizon eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna lan-harremanen esparruan» eta «Sexuagatiko ordainsari-

Page 18

diskriminazioa diskriminazio sistematikoko paradigma gisa», hurrenez hurren.

Hitzaldietako parte-hartzaileen lanekin batera, beste zenbait egileren lanak ere argitaratu ditugu ikerlan honetan; egile horietako bakoitza aditua da zehazki aztertu duen gaian. Hala bada, Jaengo Unibertsitateko Lanaren eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR