Digitalizazioa, uztartzea eta lana merkatalgai gisa

AutorElisabet Errandonea Ulazia - Luis Belaustegi Ibarluzea
CargoEditorea - Zuzendaria
Páginas3-4
Lan Harremanak, 2019, 42
https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.21352
Edición In Press argitalpena
42. ZENBAKIAREN AURKEZPENA
DIGITALIZAZIOA, UZTARTZEA ETA LANA MERKATALGAI GISA
2018ko abendutik berria dugun Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako eta
eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoan, eta baita Langileen Estatutuan eta
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan izandako aldaketek, onartzen dute
langileek duten deskonexio digitalerako eskubidea bizitza pertsonala eta laborala
uztartzeko, intimitate eskubidea, eta bermeak ezartzen dituzte enplegaturiko pertsonaren
kontrolari buruz: enpresak emandako tresna digitalak, irudi eta soinua grabatzeko
kamarak erabiltzea, edo geolokalizazioa sistemaz baliatu.
Teknologia berriek, enpresek duten kontrol aukerak areagotu egiten dituzte eta,
adiera honetan, aldaketa normatibo hauek kontrol aukera horien mugaketa bezala
interpretatu daitezke. Errealitate honek aukera ederra ematen digu lan-merkatalgaiaren
naturari buruzko hausnarketa egiteko (salerosi daitekeen hori), baita teknologia berriek
duten merkatalgai horren mugak itxuragabetu eta aldatzeko ahalmenari buruz, eta
azkenik, era traszendeteagoan, muga horietatik kanpo oraindik geratzen denari buruz eta
mugok ezartzeko gauzatzen diren gizarte borroken gainean.
LAN HARREMANAK Aldizkariaren 42. zenbakian ikuspegi anitzeko hausnarketa
suspertu nahi izan dugu lana-merkatalgaia eta gainontzeko bizitzaren arteko mugen
mutazioen aldaketari buruz, teknologia berriak lan prozesuan sartzeak ahalbidetzen eta,
agian, zuzpertzen duen mugen mutazioa. Honen ondorioz ondorengo egileen lanak
aurkeztu nahi dizkizuegu. Lehenengo, El diálogo social y la negociación colectiva como
herramientas para lograr una transmisión digital justa artikulua duzue Henar Álvarez
Cuesta irakaslearena. Bigarren, El derecho a la desconexión digital en la ley y en la
incipiente negociación colectiva española: la importancia de su regulación jurídica
daukagu, Miren Edurne Terradillos Ormaechea irakaslearena. Ondoren, La desconexión
digital y el registro de la jornada diaria en España como mecanismos para ga rantizar el
descanso, la salud y el bienestar de los trabajadores digitales a distancia , artikulua duzue
Javier Arrieta Idiakez irakaslearena; eta azkenik La protección de los derechos
fundamentales de la persona trabajadora ante la utilización de GPS: ¿reformulación o
continuidad?, aurkezten dizuegu, María Elisa Cuadros Garrido irakaslearena. Guztiak
dira, zalantzarik gabe, interes handiko lanak, gaian sakondu nahi duen edozeinentzat.
Atal irekian, hiru artikuluak giza lanaren alderdi desberdin baina garrantzitsuak
jorratzen dituzte: lehenik eta behin, La relación entre el mercado de trabajo y las políticas
activos de empleo y desarrollo local en el País Valenciano (1997-2017): un estudio en
un curso testuan, Juli Antoni Aguado Hernández jaunak Valentziako lan-merkatua
aztertzen du, eta inkoherentziak ikusten ditu lan-merkatuaren bilakaeraren eta enplegu-
politiketan egindako gastuaren ondorioen artean; izan ere, desartikulazio bat egongo
litzateke estatal-autonomiko mailen eta aipatutako politikak aplikatzen diren tokiko
mailen artean. Antonio Sánchez-Bayón irakasleak giza baliabideei buruz pilatutako
ezagutzaren irakurketa kritikoa egin zuen giza baliabideen larrialdiari emandako giza
baliabideen amaierari buruz, eta gig ekonomiaren berezko sormena sustatzen duten

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR