Aurkezpena

AutorLuis Belaustegi Ibarluzea
Páginas11-12
https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.20966
ISSN 1575-7048 eISSN 2444-5819
Lan Harremanak, 2019, 41, 11-12
https://doi.org/10.1387/lan-harremanak.20966
aUrkEZPEna
41. zenbaki honekin LAN HARREMANAK aldizkariak aurrerapauso bat
nahi du eman kalitate areago baten bidean, eta horrela da irakurleak irakur de-
zakeen, beti bezala modu aske eta doakoan, zenbaki honetako artikulu guztiek
gure Fakultatez kanpoko ebaluatzaile bi edo hiruren oniritzia izan dutelako. Ho-
rretarako «itsu bikoitza» deritzon sistema erabili dugu. Gure eskerrak eman nahi
dizkegu beste Unibertsitatea eta Fakultateko hogeitasei kideei, euren laguntza
gabe gauzatu dugun peer review hau ezinezkoa izan zitekeen eta. Aurrerantzean,
argitaratuko ditugun artikulu guztiek izango dute gaian jaioak diren, behintzat,
bi akademikoren oniritzia.
Antolaketa berrikuntza gehiago izango da datozen zenbakietan, baina au-
rrean dugun honetan protagonismoa eman nahi izan diogu ekonomia kolabora-
tiboari, eta gai horri zuzendu diogu Atal Monografikoa, zenbakiari izena ematen
diolarik. Edizio lana Elisabet Errandonea eta Jon Bernat Zubiri irakasleen ardu-
rapean izan da; geroago Errandonea irakasleak azalduko digu zertan den eta nola
dagoen hornituta atal hori.
Aukera honetan Atal Irekia bi motatako ekarpenez dago osatuta: alde ba-
tetik izaera oso juridikodun hiru artikulu ditugu, ponentzia bezala aurkeztu zi-
renak aurtengo Lan eta Gizarte aholkularitzarako profesionalen IV. Topaketan,
«Langile eta sindikatu atalen ordezkaritza negoziazio kolektiboan eta greban»
goiburupean. Hasteko, Hector Mata Diestrok idazten du enpresen kontrol sin-
dikala indartzearen beharrari buruz, horretarako negoziazio kolektiboa eta atal
sindikalak erabiliz, Las secciones sindicales en la negociación colectiva: convenios co-
lectivos erga omnes y control sindical artikuluan. Bere aldetik, Patricia Nieto Roja-
sek ordezkaritza unitario, alde batetik, eta soilki sindikalaren, bestetik, ahalmen
negoziatzaileen arteko auziari buruz idazten du bere Representación legal de los
trabajadores en la empresa y disfunciones derivadas de un modelo pluralista en este
ámbito testuan. Azkenik, Ricardo Esteban Legarreta irakasleak zuzentzen dio
bere El papel de la negociación colectiva como herramienta de reforzamiento de las

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR