Aurkezpena

AutorMikel de la Fuente Lavín
CargoLan-Harremanak U.E.ren Zuzendaria U.P.V./EHU

Page 13

2006ko azaroan, Europako Batzordeak ondoko Liburu Berdea aurkeztu zuen: «Lan zuzenbidea eguneratu eta indartzea, XXI. mendeko desafioei aurre egite aldera». Lan horren xedea zen «Lan Zuzenbidea modernizatzea, Lisboako Estrategiaren helburua jadetsi asmoz, hots, modu iraunkorrean haztea, enplegu gehiago eta lan hobeak eraikiz». Europako Batzordearen arabera, elkarlehiaren eta aurrerapen teknologikoaren presioaren eraginez, ekonomia aurreratuetako enpresa askok lan-antolaketarako sistema malguagoak eratu behar izan dituzte, halako moduz non hierarkizazio gutxiago duten egiturak baliatzen baitituzte, langileei enpresan erabakimen handiagoa emanez eta langileok beren atazetan inplikazio handiagoa izaki.

Liburu Berde horren arabera, lan harremanetarako eredu tradizionala zahar-kiturik geratu da, «babes handiegia zuelako», eta beraz, beste kontratu-eredu ba-tzuk garatu behar lirateke. Lan-merkatuan segmentazioa, hau da, «integratuen» eta «baztertuen» arteko distantzia gutxitzeko asmoz, kontratu klasikoen malguta-suna areagotzea proposatu du Europako Batzordeak. Berebat, lanetik iraiztearen aurkako babesa murriztea ere proposatu du, zeren «babes gehiegi izateak» lan-merkatuaren dinamismoa gutxitzen du, eta horren ondorioz, emakumezkoen, gazteen eta adinekoen lan-aukerak hondatzen dira. Azken buruan, Batzordeak uste du Lan Zuzenbidearen babesaren intentsitatea laxatzea funtsezkoa dela lan-gileen eta enpresen moldagaitasuna sustatzeko.

Liburu Berdea argitaratzearen ondorioz, eztabaida bizia sortu zen estatu kideen artean; izan ere, estatu kideok beren iritziak eman dituzte enpresek mal-gutasuna areagotzea lortzeko xedez lan-arautegian egin behar diren aldaketei buruz. Batzordeak komunikazio bat egin zuen 2007ko ekainaren 27an: «Mal-gu-segurtasunaren baterako abiaburuetarantz: enplegu gehiago eta lan hobeak malgutasunaren eta segurtasunaren bidez». Komunikazio horretan adierazten zuenez, kontratu malguak dira malgu-segurtasunaren gako diren lau osagarrieta-riko bat; ondoko hauek dira gainerakoak: etengabeko prestakuntza bultzatzeko estrategiak, lan-merkaturako politika aktiboak eta gizarte segurantzako sistema modernoak. Liburu Berdeari buruzko herri kontsultaren emaitza gisa, eta Euro-pako Parlamentuak berorren aldeko ebazpena eta Europako Ekonomia eta Gizarte Page 14 Batzordeak haren aurkako irizpena eman ondorik, 2007ko urriaren 24an Europako Batzordearen komunikazioa onetsi zen.

Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki honetan zenbait lan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR