Aurkezpena

Páginas:1-1
 
EXTRACTO GRATUITO
AURKEZPENA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.16548
Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki honek bi atal ditu. Lehenengoa, Lan
denboraren murrizketa. Langabezia murrizteko proposamena izenburutzat dara-
man atal monografikoa da. Hasierako zati horretan, Euskal Herriko Unibertsita-
teko ikertzaile talde batek egindako ikerketa lanaren fruitua aurkezten dugu (hi-
tzaurrean ematen digute horren berri). Aldizkariaren bigarren partea Atal irekia
da eta horretan, bi lan aurkezten ditugu. Lehenengoaren izenburua «Enpleguko
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) eta Enple guko
Pentsio-Funtsek Kapital Arriskuan egiten duten inbertsioa» da. Artikulu horre-
tan, Rosa Maria Ahumadak eta Ainhoa Goinetxeak Enpleguko Borondatezko
Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) eta Enple guko Pentsio-Funtsek
Kapital Arriskuan egiten dituzten inbertsioak ikertzen dituzte. Bigarren artiku-
luaren izenburua «Factores que promocionan la falta de ética en las prácticas de
producción y logística de la empresas transnacionales» da eta egileek, Arturo Lu-
que eta Carmen de Pablos, ehungintza sektoreko enpresa transnazionalen etika
eza eragiten duten faktoreak aurkezten dizkigute.

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA