Aurkezpena

Páginas14-15
AURKEZPENA
Aldizkariaren 29. zenbakia gizarte inklusibo baten erronkari dedikatu bage-
nion, oraingo hau, enpleguaren kalitate eta kantitatearen hondatze nabarmena-
ren ondorioz, lan harremanen bat izan arren pobrezian bizi diren pertsonen in-
guruan finkatu da. Horrek guztiak laguntza eskatzaileen kopurua bidertu du eta
gure erakunde eta alderdi politikoetan eztabaida sustatu, Europar Batasunean
ere, gutxieneko errenta europarraren beharra planteatu baita. Oinarrizko errenta
unibertsalaren bideragarritasun ekonomikoa, bai eta horrek lana-enplegua bi-
nomioan eta azken horren kalitatean eragin dituen ondorioak ere, beharrezko
eztabaidak dira. Giza eskubideen gauzatzean aurrera egitea dakar, eta horrela,
osasunera eta hezkuntzara sarbidearekin batera, gizaki guztien bizitza duinerako
gutxieneko errenta nahikoa bermatzea.
Lan Harremanak aldizkariaren monografikoa osatzen duten artikuluek al-
derdi desberdinak aztertzen dituzte.
Noemí Peña-Miguel eta J. Iñaki de la Peñak idatzitako artikuluak Oinarrizko
Errenta gisa ezagutzen den kontzeptua berrikusten du, bai eta horren ezaugarriak
ere, aitzindarien ikuspuntutik eta Welfare eta Workfare izena daramaten gizarte
babeserako ereduen barruan. Oinarrizko Herritar guztien bizi-beharrak beteko
dituen Gizarte Prestazioa, kontuan izanik, ez bakarrik bakoitzaren egoera pertso-
nala, baizik eta Estatuko egoera demografikoa eta ekonomikoa ere.
Bestetik, Joseba Zalakainek gutxieneko errentetan Frantzian eta Erresuma
Batuan egindako erreformak deskribatu eta Euskadin Diru-sarrerak Bermatzeko
Errentaren eremuan garatutako enplegurako pizgarri sistemaren eragina azter-
tzen ditu.
Marta Ibáñezek agerian jartzen du pobreziaren (erlatiboa eta absolutua)
egungo eragina eta nola zenbait ezaugarri (pertsonalak, elkar-bizitzakoak eta
lan arlokoak) errealitate horretara gehiago ala gutxiago lotzen diren. Era berean,
krisi ekonomikoak (2009-2013) pobreziari lotutako bi faktoreren sorrerarekin
izan duten eragina behatzen du, hots, adingabekoen presentzia etxeetan eta etxe
horien lan-eragin urria. Azkenik, egungo krisi ekonomikoak langabetuak eta
gazteak bereziki eragin dituela egiaztatzen du.

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR