Aurkezpena

AutorMaría del Mar Maira Vidal - Amparo Merino Segovia
Páginas12-14
AURKEZPENA
Sistema kapitalista ziklo berri batean murgildu da azken hamarkadetan, ka-
pitalaren balioztatzeak ekonomiaren nazioartekotasuna eskatu baitu orain arte
hori ezagutu ez bada ere.
Zentzu honetan, nazioartekotasunari buruzko ikuspegi anitzak eta eztabaida
sakona egon arren, badago nolabaiteko adostasuna ere gaur egun globalizazio
ekonomikoaren norabidearen presentziaz. Horren ezaugarriak guztiz berriak
dira aurreko hamarkadetakoekin alderatuz gero.
Horrela, sistema ekonomikoaren ezaugarria da gaur egun eskala anitzeko ezar-
pena, non toki, nazio, eskualde edo nazioz gaindiko dimentsioak gero eta gehiago
teilakatzen diren; azken horrek, gainera, pisu oso garrantzitsua hartu du.
Ekonomia globalaren gaur egungo ezaugarriak, bai Estatu mailan bai eta Es-
tatuz gaindiko mailan ere pasa den mendeko laurogeigarren hamarkadan hasi
zen; eta merkatu eta finantza eremuen moduko arauketa-ezaren eta liberaliza-
zioaren zenbait politika publikoen ondorioz eratu dira neurri handi batean. Era
berean, bai enpresek eta bere antolakuntzek, bai eta sindikatuek ere paper ga-
rrantzitsua izan dute eta dute horretan. Korporazio handiek ezartze-lurraldeak
eta lanaren faktorea hautatzen dituzte. Horrek gizarte eskubideen degradazioa
dakar, enplegu eskaintza txikia dela eta, lurralde hartzailearen segurtasun juri-
diko eta ekonomiko eza dela, eta estatuen artean inbertsioak erakartzeko dagoen
lehiagatik. Politika horiek estatu aberats/estatu txiro erlazioetan jokatzeaz gain,
Estatu txiroen artean ere jokatzen dute, horietan lan baldintzek ez baitute lor-
tzen nazioarteko erakundeek ezarritako minimoak.
Lan Harremanak aldizkariaren monografia honetako artikuluek, aztertzen
dute aldi berri honetako kapitalismo zein globalizazio ekonomikoaren testuin-
guruan, nazioarteko erakundeen, erakunde publikoen, enpresa eta bere elkar-
teen, eta sindikatuen jarrerak eta ekimenak.
Amparo Merino, Óscar Contreras eta Patricia Espejoren artikuluak nazioar-
teko sindikalismoa hasieratik nola eratu zen aztertzen du, bai eta azken hamar-

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR