Aurkezpena

Páginas10-11

Page 10

Lan Harremanak aldizkariaren ale honen gai monografikoa «Lan- eta gizarte-eskubideak krisi garaietan» da. Alearen izenburua erabakita zegoen Espainiako gobernuak lan- eta gizarte-arloan abian jarri dituen murrizketak hasi zirenerako. Beraz, artikuluak eskatu zirenean, ez zen kontuan hartu ikuspegi hau. Hala ere, azkenean errealitatea nagusitu da, eta artikulu gehienek gaitzat hartzen dituzte murrizketa horiek dagozkien arloetan izaten ari diren eraginak. Nolanahi ere, aldizkariaren Erredakzio Kontseilua jakitun da gaur egungo testuinguru ekonomiko-sozialean aztertzeke dauden gai ugariez.

Juan Hernández irakasleak fundamentalismo kapitalista kritikatzen du, haren adierazle nagusiak, mugarik gabeko merkatuak, ezbaian jarri duelako Zuzenbidearen eginkizuna eta, hortaz, herritarren gizarte-eskubideak. Ideia bera aldezten du Mikel Urrutikoetxea irakasleak, nahiz eta beste ikuspegi batetik. PPren gobernuak eginiko erreformetatik abiatuta, agerian uzten du nola gobernuaren jarduteko moduak eta erabilitako erretorikak krisiaren banaketa ez ekitatiboa ezkutatzeko helburua duten.

Olga Fotinopoulou irakasleak bereziki erreparatzen dio gatazkak auzibidetik kanpo ebazteko sistemen indartzeari, negoziazio kolektiboko sisteman egin diren azken erreformen baitan.

Carlos Bravo eta Enrique Martín-Serranoren artikuluak Europar Batasuneko pentsio-sistemen erreforma aztertzen du, azken hamarkadetako fenomeno demografikoek eta ziklo ekonomikoek eraginda. Alde horretatik, gizarte-babes desberdinak eskaintzen dituzten bi eredu aipatzen ditu: alde batetik, gizarteeragileen eta gobernuen arteko negoziazio eta akordio zabaletan oinarritzen den eredua; bestetik, alde bakarreko ekimenez ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR