Aurkezpena

Páginas15-16

Page 15

Lan Harremanak aldizkariaren zenbaki honen gai monografikoa honako hau da: «Berdintasuna eta diskriminaziorik eza lan harremanetan, generoa dela medio». Olga Fotinopoulou irakasleak argitalpenaren edukia eta helburua azaldu ditu. Lan Harremanak aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiet Fotinopoulou irakasleari eta monografikoa idatzi duten guztiei, artikulu interesgarri hauek gure aldizkarian argitaratzea propo-satu izanagatik.

Monografikoaren zortzi artikuluez gain, beste batzuk ere badaude. José Ignacio Armentiak, José María Caminosek eta María Flora Marínek idatzitako ar-tikuluak euskal komunikabideek heriotza eragiten duten lan-istripuen trataeran izandako bilakaera aztertzen du, Bizkaian 2001ean eta 2009an izandako herio-tzak erreferentzia gisa hartuta. Ondorio hauek atera dituzte: denbora-tarte ho-rretan ez da funtsezko aldaketarik izan; formatu ia hegemonikoa berriarena da, eta oso gutxi sakontzen da heriotza ekarri duen istripuaren zergatietan, aurreka-rietan edo ondorioetan.

Mertxe Larrañagak, Yolanda Jubetok eta M.a Luz de la Calek Europar Ba-tasuneko emakumeen lan-partaidetzako ereduen aniztasuna aztertu dute, eta emakumeen laneratzearen ezaugarriak haiek herrialde bakoitzeko lan-merkatue-tan duten partaidetza mailarekin lotu dituzte, honako hau zehazteko: emakume gehiagok lan egitea «emakumezkoen» lan-eredu batekin lotuta ote dagoen (hau da, lanaldi partzialeko enplegua, behin-behinekoa, ordainsari txikikoa eta sek-tore nahiz lanbide jakin batzuetara mugatua duen eredu batekin), edo, aitzitik, emakumeen enplegu-tasa altuagoa eta gizonezkoei begirako alde txikiagoa duten herrialdeetan emakumeen eta gizonen laneratze-eredua antzekoa ote den. Egi-leek egiaztatu egin dute oraindik ere badirela genero-desberdintasunak, desber-dintasun klasiko batzuk itxuraz aldatzen ari direla (esaterako, ordainsarien aldea murriztu egin da, baita alderantzikatu ere, eta enplegu-tartean ere izan dira al-daketak), zenbait harreman argiak direla (prestakuntza mailak emakumeek lana lortzeko garaian duen garrantzia, besteak beste) eta familiako erantzukizunek emakumeen eta gizonen lan-partaidetzan eragin desberdina dutela. Iraunkorrak

Page 16

diren eta Europar Batasuneko herrialde guztietan dauden desberdintasunen ar-tean, honako hauek nabarmendu dituzte: emakumeek gutxiago parte hartzen dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR