Aurkezpena

Páginas13-16

Page 13

Gaur egungo krisi ekonomikoa eta finantzarioa hainbat ondorio izaten ari da; besteak beste, zor publikoa eta pribatua handitzen ari dira, eta diru-sarrera publikoak (zerga eta gizarte-kotizazio bidezkoak) murrizten. Gobernu gehientsuenek uko egiten diote zuzeneko zergak eta gizarte-kotizazioak areagotzearen bidez diru-sarrerak orekatzeari. Horren ondorioz, pentsio-sistemen erreforma murriztaileak egin dira, eta, bereziki, erretiroa hartzeko adina atzeratu da. Berriki, Alemaniako gobernuak erretiroa hartzeko adina 69 urtera atzeratzeko asmoa agertu du, nahiz eta erretiratzeko adina 67 urtera atzeratzeko legea pixkanaka aplikatzen ari den oraindik, lehenagoko 65 urteak atzean utzita.

Erretiroa hartzeko adina atzeratzeko, honako argumentu hau erabili da: bizi-itxaropenaren batez bestekoa handiagotzea lan-bizitzaren iraupena handitzearen eta erretiro-denboraren artean banatzeko beharra, pentsio-sistemen iraunkortasun finantzarioa bermatzeko asmoz. Gobernuek uko egiten diote diru-sarreren eta gastuen arteko oreka hori gizarte-kotizazioen edo/eta Gizarte Segurantzaren finantziazioari lotutako zergak areagotzearen bidez lortzeko aukera aztertzeari.

Bestalde, berriki egindako ikerketek nabarmentzen dutenaren arabera, pentsio-sistemen bideragarritasunean funtsezko alderdia honako hau da: lanean dauden pertsona aktiboen zenbatekoaren eta pentsiodunen edo langabeen zenbatekoaren arteko mendekotasun-harremanak (mendekotasun-tasaren bidez neurtutako eboluzio demografikoa izan beharrean). Zentzu horretan, «langile helduen» enplegu-tasa handitzea biztanleria zahartzeak eragindako gastua leuntzeko funtsezko gai gisa agertzen da. «Zahartze aktiboko» estrategiak deiturikoak pertsona helduak enpleguan mantentzeko tresna gisa planteatu dira, hainbat neurriren bidez, hala nola lan-jardunaldia pixkanaka murriztearen eta langileak aldaketa teknologikoetara egokitzeko prestakuntza-politiken bidez. Hala ere, oraingoz, politika horiek ez dute indargabetu enpresen zuzendaritzapolitika: langile helduak langile gazteagoz ordezkatzea, soldata-gastuak murriztearren eta langile taldeko zati bat kontratu-baldintza larriagoetan mantentzearren.

Page 14

Adinaren ondorioz sortutako arazoa erretiroa hartzearen ikuspuntutik eta jarduera profesionalean jarraitzearen ikuspuntutik aztertzeko asmoz, Lan Harremanak aldizkariaren Erredakzio Kontseiluak hainbat galdera argitaratu zituen 24. aldizkari honen aurreko alean, honako gai hauei erantzuteko asmoz:

- Egokia al da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR