Aurkezpena

AutorMikel de la Fuente Lavín
CargoLan Harremanak aldizkariaren zuzendaria
Páginas13-14

Page 13

2007. urtean abian jarritako krisialdi ekonomi-finantzarioa garrantzi handiko lan- nahiz gizarte-ondorioak eragiten ari da. Hala ere, langabeziak mundu mailan jasan duen hazkunde izugarria ez da ezabatuko suspertze ekonomiko lotsatiaren eta ziurgabearen bidez, ezpada hori urte batzuk gehiago luzatuko da. Gainera, ziurrenik ere, ezinezkoa izango da aurreko enplegu mailak berreskuratzea. Horrez gain, depresio ekonomikoan murgiltzea saihesteko finantza-erakundeen nahiz bestelako sektoreen salbamendurako erabilitako egundoko baliabide publikoen ondorioz, instantzia ezberdinak jadanik erreklamatzen duten bezala, gizarte-gastua murrizteko presioa eragingo da. Aldi berean, eta neurri handi batean eragile berdinek, enplegua sortzeko beharrizana dela bide, lan-merkatuak arautu gabe geratu eta malgutzera bultzatzeko eskaera egin da. Krisialdiaren gaur egun eta etorkizuneko lan-ondorioen larritasun eta garrantzi hori dela medio, gure aldizkarian aipatu beharreko gaia izan da.

Lehenengo bi artikuluetan krisialdiaren azterketa ekonomikoa egin da. Michel Husson-en artikuluan, krisialdiaren sustraiak eta izaera aztertuko dira, baita kapitalismoaren gaur egungo fasearen kontraesanak eta kontraesan horiek gainditzea ahalbidetzen duten aukerak ere. Kapitalaren eta lanaren arteko diru-sarreren banaketa krisialditik irteteko banaketa funtzionala izan badaiteke ere, eta aldi berean, ekoizpena eta banaketa gizarte-beharrizanak asebetetzera berriro zuzendu badaitezke ere, egilearen ustez, ezinezkoa da «keynesianismo-fordismo»ra itzultzea. Horrenbestez, kapitalismoaren berehalako proiektua eredua abian jartzeko baldintzak modu esklusiboan berriro ezartzea da. Halaber, Mertxe Larrañagaren eta Yolanda Jubetoren lanaren xedea krisialdiaren -jatorriei eta ondoreei -iraunkortzat jotakoei- buruzko hausnarketa egitea da, bai eta gobernuek hartutako neurriei buruzkoa ere, betiere gizonen eta emakumeen enpleguei eta lanei buruzko ondorio desberdinen ikuspegitik, eta amaitzeko, berdintasuna, bereziki, lan-eremuan bultzatzeko proposamena egingo dute.

Hurrengo bi artikuluetan eremu juridikoa jorratuko da. Horietako lehenengoan, Jose Luis Monereo jaunak adierazi duenez, gaur egungo krisialdia, neurri handi batean, Gizarteak Merkatuari begira duen mendekotasunaren ondorioa da, hau da, arrazionaltasun instrumental hutsaren logikari begira. Bada, »berregituraketa» eta »lan-malgutasuna»ren politikak (hemen Lan Harremanak aldiz kariaren 16. Page 14 zenbakian Antonio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR