Hitzaurrea

AutorÁngel Elías Ortega
Páginas4-4
HITZAURREA
DOI: 10.1387/lan-harremanak.15391
Gure aldizkariaren ale honetan biltzen dira Bilbon, 2015eko ekainaren
16an eta 17an, Lan Harremanen eta Lanaren Zientzien Ikastegien Elkarteak
(ARELCIT) eta elkarte horren lehendakaritza daukan UPV/EHUko Lan Harre-
manen U.Eskolak egindako II. kongresuan aurkeztutako ponentzia eta komuni-
kazio batzuk. Oro har 100 partaide baino gehiago bertaratu ziren.
«Lan harremanek gizarte-ekonomia eta ekonomia solidarioaren aurrean du-
ten erronka» izan zen Kongresuaren izenburua eta programa, gaurko errealita-
teak azterketa sakon bat behar duelako.
Hasiera eta amaierako ekitaldietan UPV/EHUko Errektorea eta beste toki
batzuetako agintariak egon ziren. Kongresua Laurent Vogelek ireki zuen «Situa-
ción de la seguridad y salud laboral en las relaciones laborales en Europa» hitzal-
diarekin, eta Yayo Herrero Lopezek itxi: «Algunas respuestas a los retos de una
economía al servicio de las personas» hitzaldiarekin.
Beste 9 ponentzia egon ziren, bai eta 4 lan taldetan aurkeztutako komunika-
zioak ere. Lan taldeak honako gai hauei buruzkoak izan ziren:
1. Espainiako lan harremanen ereduak dituen aldaketak: banakakoan, ko-
lektiboan eta Gizarte Segurantzaren prestazioetan.
2. Gizarte eta solidarioak diren ekintzaileak: alde batetik, gizarte langintza
eta enpresa solidarioko kooperatibetako enpleguaren kantitatea eta ka-
litatea eta, bestetik, kontratu publikoak ematerakoan gizarte irizpideen
garrantzia.
3. Enpleguak zein gizarte prestazioek izan dituzten murrizketak, bai kanti-
tatearen ikuspegitik bai eta kalitatearen ikuspegitik ere.
4. Irakaskuntza: genero eta sostengarritasunari buruzko gaitasunen irakas-
teko programazioa eta ebaluazioa.
Ángel E O

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR